Carlina acanthifolia cynara

Carlina acanthifolia cynara
Lorea ©inaxio
Izen arruntak eu: eguzki-lore laburra
Eite biologikoa hemikriptofitoa
Tamaina 3 - 5 cm
Garaiera 600 - 1600 m
Generoa Carlina.
Banaketa globala Mediterraneoa.
Ugaritasun indizea U - Urria.

Kapitulu oso handia, 6-12 cm zabal, normalean bakarra; hostoak oinaldeko errosetan daude; zurtoinik egotekotan, labur-laburra da. Inbolukruaren barrualdeko brakteak horiak dira; tarteko brakteek arantzak dituzte ertzetan, baina ez bizkarrean; zurtoin gabeko landarea; 18-25 mm-ko kardilauna.

Ingurunea

Mendietako larre eta txillardi karezaleak.

Herrialdea

Lurraldeko mendiak: U (B)

Iturria

Euskal Herriko landareak eta inguruetakoak sailkatzeko gako irudiduna

Irudiak