Skip to main content

Eryngium bourgatii

inaxio·k

2006/01/08 - 19:56

Landarea eta bisitaria
©inaxio (2006-01-16)

Argazki berria erantsi

Komentariorik ez..

Tamaina
15 cm ↔ 45 cm
Fenologia
Forma biologikoa
Hemikriptofitoa
Taxonomia
Eryngium

Oinaldeko hostoek 3 gingil bipinatisektu dituzte eta hauen azken lakainak 2-4 mm zabal dira; lore-elkarteak 3-7 kapitulu ditu, 1.5-2.5 cm-ko diametrokoak, eta 10-15 braktea, tenteak/zutituak; landareak kolore urdinxka du, lore-elkarteetan behintzat.

Ingurunea
Lur meheko bazka-larreak, marga edo kareharrien gainean.
Garaiera
500 m ↔ 2000 m
Eskualdeak
Lurralde osoko mendiak.

Lore-elkarteak hiru puntako brakteatxoak eta 10-30 mm zabal diren braktea obalak ditu; oinaldeko hostoak palmatipartituak edo palmatisektuak dira, eta 3-5 gingil nagusi dituzte, obatuak, pinatifidoak; kalizak 4-5 mm-ko hortzak ditu, zutituak (48)

Lore-elkarteak braktea lineal/lantzeolatuak ditu, 2-5 mm zabal, eta brakteatxo osoak, inoizka trifidoak; oinaldeko hostoak pinatipartituak edo 3 gingilekoak dira; kalizak 2-3 mm-ko hortzak ditu, tenteak (49,50)

Oinaldeko hostoak 3-pinatisektuak dira eta haien azken lakainak 5-15 mm zabal dira; lore-elkarteak (10)25-100 kapitulu ditu, 1-1,5 cm diametrokoak, eta 3-7 braktea, zutituak; landare berde-grisaxkak (49)

Oinaldeko hostoek 3 gingil bipinatisektu dituzte eta hauen azken lakainak 2-4 mm zabal dira; lore-elkarteak 3-7 kapitulu ditu, 1,5-2,5 cm-ko diametrokoak, eta 10-15 braktea, tenteak/zutituak; landareak kolore urdinxka du, lore-elkartean behintzat (50)

Ugaritasuna
Lurralde osoko mendiak: U

Argazki berria erantsi