Skip to main content

Cyperus eragrostis

inaxio·k

2006/06/18 - 19:14

Cyperus eragrostis | ©Xirikando (20100720)

Argazki berria erantsi

Komentariorik ez..

Tamaina
20 cm ↔ 70 cm
Fenologia
Forma biologikoa
Hemikriptofitoa
Taxonomia
Cyperus

Glumak 2-3 mm luze dira; buruxkek 14-30 bat lore dituzte; gluma erorkorrak, errakiaren oinaldea agerian uzten dutenak; lore-buruek braktea lantzeolatuak dituzte; lorezil bat.

Ingurunea
Leku heze eraldatuak, hala nola, ubideak, arekak, ibai-legartzak eta zangak.
Garaiera
- ↔ 650 m
Eskualdeak
Haran atlantikoak: A, arroak eta Ebro Harana: B. Sarr.: jatorriz neotropikala.

Glumak kiribilean daude, hiru ilaratan; buruxkak muturreko buru trinkoetan daude eta oinaldean 3-8 braktea dituzte, luze-luzeak; urteroko landarea (44)

Glumak bi ilara erregularretan daude; landareak ia inoiz ez ditu beste ezaugarri guztiak batera (45)

Urteroko landarea; sustrai mehe haritsuak, ez herrestariak; hostoak 0,5-5 mm zabal dira; 2 edo 3 lorexaki (46)

Landare bizikorra; sustrai lodiak, gehienetan herrestariak; hostoak 3-10 mm zabal dira, eta inoizka arras murriztuta daude, ia zorro bihurtzeraino; 3 lorexaki (50)

Landareak hari-antzeko errizomak ditu eta hauek tuberkulu oboide edo esferikoak dituzte; landarea 15-40(50) cm garai da (48)

Landare soropildua, edo turberkulurik gabeko errizoma lodiak dituena; landare garaia, 0,4-1 m-koa (50)

Buruxkak sorta edo luku laxoetan daude eta marroi-gorrixkak dira; gluma kamutsak; landareak sustrai luze herrestariak edo estoloi-emaileak ditu (50)

Buruxkak buru oso trinkoetan daude, eta berdexkak, horixkak edo arre argiak dira; gluma zorrotzak; landare soropildua, multzo ± handiak osatzen dituena (52)

Glumak 2-3 mm luze dira; buruxkek 14-30 lore dituzte; gluma erorkorrak, errakiaren oinaldea agerian uzten dutenak; lore-buruek braktea lantzeolatuak dituzte; lorezil bat (52)

Glumak 3,5 mm inguru luze dira; buruxkek 10 bat lore dituzte; glumak iraunkorrak dira, denak batera erortzen dira, errakiari lotuta; lore-buruek braktea subulatuak dituzte; 3 lorezil (53)

Ugaritasuna
Haran atlantikoak: A; arroak eta Ebro Harana: B

Argazki berria erantsi