Skip to main content

Linaria supina

inaxio·k

2006/06/20 - 21:01

Loreak
©inaxio (2006-06-20)
1·tik 3·ra, 3 guztira

Argazki berria erantsi

Komentariorik ez..

Tamaina
10 cm ↔ 30 cm
Forma biologikoa
Kamefitoa
Taxonomia
Linaria

Korolak horiak edo horixkak dira osorik, eta hodia 3-5 mm zabal dute; hazi beltzak; hostoak lauak izan ohi dira.

Ingurunea
Gandorrak, hartxingadiak, larre harritsuak, soroen arteko ezpondak, lur harrotuak.
Garaiera
500 m ↔ 2000 m
Eskualdeak
Ia lurralde osoa, hegoaldeko muturra izan ezik: U.

Landareek ez dute ilerik, korolaren eztarrian izan ezik (9,10)

Landareek guruin-iletxoak dituzte lore-elkartean, behintzat (8)

Loreak gehienez 9 mm luze dira, eta ezproi laburra dute, gehienez 4 mmkoa (16,17)

Loreak 13-35 mm luze dira, eta 6-14 mm-ko ezproia dute (18)

Pedizeloak brakteak baino 2-5 aldiz luzeagoak dira; lorexaki bifidoak; haziek ez dute hegalik eta 3 edo 4 aurpegi dituzte, zimurxeak (19)

Pedizeloak brateak baino laburragoak edo brakteak baino luzexeagoak dira (brakteak halako bi baino laburragoak beti ere); buru-itxurako lorexakiak; haziak disko-itxurakoak eta hegaldunak dira, leunak edo papiladunak, inoiz ere ez zimurrak (20,22)

Loreak oso handiak dira, gehienez 25-35 mm-koak, horiak; 6-10 mm-ko kapsulak, kaliza baino 2-3 aldiz luzeagoak; fruituen pedizeloak 3-6(8) mm luze dira

Loreak gehienetan 25 mm baino laburragoak dira; 2,5-6(7) mm-ko kapsulak, kaliza halako bi baino laburragoak; fruituen pedizeloak gehienetan 1-3 mm luze dira (20,22)

Landareek guruin-ileak dituzte ia oinaldetik hasita; 9-18 mm-ko loreak; 2,5-4 mm-ko kapsulak, kaliza baino laburragoak edo hura bezain luzeak; haziak gehienez 1,5 mm luze dira, eta hegal estua dute, 0,1-0,3 mm-koa (20)

Landareek lore-elkartean guruin-ileak dituzte, gainerako aldeetan ez dute ilerik; 18-24 mm-ko loreak; 4-6(7) mm-ko kapsulak, ia kaliza bezain luzeak, kaliza baino nabarmen luzeagoak edo tartekoak; haziak 1,5 mm luze dira, eta hegal zabala dute, 0,3-1 mm-koa (21,22)

Korolen ezpainak purpura biziak edo moreak dira, eta hodia 5-8 mm zabal da; hazi grisaxkak edo marroi grisaxkak; hostoen ertzak kanporantz kiribilduta daude (21)

Korolak horiak edo horixkak dira osorik, eta hodia 3-5 mm zabal dute; hazi beltzak; hostoak lauak izan ohi dira (22)

Lore hori biziak; kapsula ia kaliza bezain luzea, hura baino 1/3 luzeagoa edo tartekoa da; hosto gehienak txandakatuak dira (22a)

Lore horiak, oso margulak, ia zurixkak; kapsula kaliza baino nabarmen luzeagoa da, ia bi aldiz luzeagoa ere izan daiteke; hostoetako batzuk, behintzat, bertiziloetan daude 3-4naka, eta aurreko landarearenak baino mamitsuagoak dira (22b)

Argazki berria erantsi