Skip to main content

Onobrychis viciifolia

inaxio·k

2007/06/06 - 08:37

Landarea
©inaxio (20070527)

Argazki berria erantsi

Komentariorik ez..

Izen arrunta (z)
eu: astorkia
Beste izenak
O. sativa
Tamaina
15 cm ↔ 80 cm
Lorearen kolorea
Forma biologikoa
Kamefitoa
Taxonomia
Onobrychis

Hostoxkak 10-35 * (3)4-7 mm-koak dira; zurtoin sendoak, (2.5)3-6 mm-ko diametroa dutenak; kalizaren hortzek ile luze zutituak dituzte.

Ingurunea
Bazka-landare gisa landatzen da eta sarritan basati bihurtzen da areketan eta lur alferretan.
Garaiera
- ↔ 1200 m
Banaketa orokorra
Eurosiberiarra

Fruituek ertz osoa eta hegalduna dute; hostoxka luzanga/linealak, puntazorrotzak, mukroidunak, grisaxkak, sarritan tolestuak edo kanporakiribilduak; korola horixkak, zain arrosekin (36)

Fruituek ertz eztendun edo horztuna dute; hostoxka luzangak edo eliptikoak, puntamotzak, mukroidunak edo ez, berdexkak, eta zuzenak edo kanporantz apur bat kiribilduak; korola arrosak (37,38)

Hostoxkak 10-35 x (3)4-7 mm-koak dira; zurtoin sendoak, (2,5)3-6 mmko diametroa dutenak; kalizaren hortzek ile luze zutituak dituzte (37)

Hostoxkek 4-10(13) x 2-3(4) mm dituzte; zurtoin meheak, 0,5-2(2,5) mm diametrokoak; kalizaren hortzek ile adpresoak edo tente/zutituak dituzte (38)

Ugaritasuna
Ia lurralde osoa: U(B)

Argazki berria erantsi