Skip to main content

Geum sylvaticum

inaxio·k

2007/06/06 - 22:19

Lorea | ©inaxio (20070502)
1·tik 2·ra, 2 guztira

Argazki berria erantsi

Komentariorik ez..

Tamaina
10 cm ↔ 40 cm
Lorearen kolorea
Forma biologikoa
Hemikriptofitoa
Taxonomia
Geum

Oinaldeko hostoen albo-lakain pareetako bat, behintzat, ez da txiki-txikia; fruituetan badago karpoforoa; hur helduak 4,5-7 mm luze dira eta ez dira izaten oso latzak.

Ingurunea
Erkamezti, artadi eta beste baso mesofilo batzuetako soilune eta orlak, eta baso horien ordezko komunitateak.
Garaiera
400 m ↔ 1400 m
Banaketa orokorra
Mediterraneoa

Zurtoinek gehienetan badituzte adarrak, batzuetan mutur aldean bakarrik, eta inoizka bakunak dira; oinaldeko hostoek puntan (1)3 hostoxka handi dituzte, eta horietako batzuk, edo denak, oinaldean falka-itxurakoak edo moztuak dira; zurtoineko hostoak handiak eta oinaldekoen desberdinak dira; estiloak giltzatuak dira, beheko zatia iraunkorra dute, kakoan amaitua, eta goikoa erorkorra (36,37)

Zurtoin bakunak, edo punta aldean adarren bat edo beste dutenak; oinaldeko hostoen muturreko hostoxka besteak baino askoz handiagoa eta oinaldean bihotz-itxurakoa da; zurtoineko hostoak oinaldekoen antzekoak dira baina oso txikiak; estiloak batzuetan ez dira giltzatuak (38,39)

Estiloak luma-antzekoak dira, oso-osorik iraunkorrak, ± uhinduak, baina ez giltzatuak; loreek (5)6-7 petalo dituzte; fruituetan ez dago karpofororik (38)

Estiloak ez dira luma-antzekoak, eta giltzatuak dira, baina batzuetan goiko zatia ia giltzaduraren arrastorik utzi gabe erortzen zaie; loreek 5(6) petalo dituzte; batzuetan badago karpoforoa fruituetan (39,40)

Oinaldeko hostoen albo-lakain pareetako bat, behintzat, ez da txiki-txikia; fruituetan badago karpoforoa; hur helduak 4,5-7 mm luze dira eta ez dira izaten oso latzak (39)

Oinaldeko hostoen albo-lakain guztiak txiki-txikiak dira; fruituetan ez dago karpofororik; hur helduak 4-5 mm luze dira, oso latzak beti ere (40)

Ugaritasuna
Lurraldearen erdiko herena: U

Argazki berria erantsi