Dozola

inaxio-k sortua, 2005, ekaina 9 - 22:18
Garaiera 1402 m
Mendialdea San Migel
Kokapena ED50 30T X.672705, Y.4736840
WGS84 42.762778 N, -0.890584 E.
Abiapuntuak Garde, Matamachos/ Poitokolarra.
Gertu DOZOLA tumulua.
Lurraldeak Huesca, Nafarroa.
Kategoriak EHMK.
images
Dozola
Dozola ©Enezubi

Dozola San Migel mendilerroko gailurrik altuena dugu. Ikusgarriena ere bada, eta piramide erako bere tontor harritsua airoso gailentzen da Nafarroako azken mugen zaindari.
Mendizaleok badugu beste tontor bat Garderen gainean, San Migel izenekoa (1271 m) buzoia eta guzti duena.
Pinudi itxiz jositako mendimultzo ahantzi hau Garde herriaren hegoaldean zabaltzen da ekialdetik mendebalderantz. Pista gutxi eta are bide gutxiago daude paraje basati hauetan. San Migeldik hegoalderantz mendialde zabal basati bat hedatzen da, herririk gabea, borden hondakinez josia, sasiek hartutako alor abandonatuk zipriztindua. Ez da arraroa Euskal Herriko azken hartzak paraje hauek aukeratzea bere azken ibilbideak egiteko...

Irudiak

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

****

***

Lotutako orriak