Skip to main content

Veronica beccabunga

inaxio·k

2008/06/16 - 00:02

... | ©inaxio (20080614)

Argazki berria erantsi

Komentariorik ez..

Tamaina
10 cm ↔ 60 cm
Lorearen kolorea
Forma biologikoa
Hidrofitoa
Taxonomia
Veronica

Txorten laburreko hostoak, obatuak edo eliptiko zabalak; loredun zurtoinak prokunbenteak edo goranzkoak dira.

Ingurunea
Ibaiak, errekak, urmaelak, iturburuak, ezponda bustiak.
Garaiera
- ↔ 1800 m
Banaketa orokorra
Eurosiberiarra

Loreak hostoen galtzarbeetatik sortzen diren albo-lukuetan daude; zurtoin nagusia hostoduna da eta ez da lore-elkartean amaitzen (31)

Loreak banaka daude hostoen galtzarbeetan, edo brakteadun lukuetan elkartuta daude muturretan; zurtoin nagusia lore-elkartean amaitzen da (32,33)

Hosto 1-2-pinatifidoak edo pinatisektuak, lakain lineal edo lantzeolatuetan zatiturik (34,35)

Hostoak osoak dira, horztunak edo horztun/ebakiak (38,43)

Kapsula kaliza baino luzeagoa da; pedizelo tenteak edo gorantz okertuak; hosto obatu/triangeluarrak, hortz zorrotzekin; zurtoinen ileak alde guztietan berdin banaturik daude (44)

Zurtoin eta hosto ilegabeak edo ia; landareak zukutsuak dira eta zingiradietan bizi dira

Zurtoin eta hosto haustunak; landareak ez dira zukutsuak eta ez dira zingiradietan bizi

Txorten laburreko hostoak, obatuak edo eliptiko zabalak; loredun zurtoinak prokunbenteak edo goranzkoak dira (36)

Hosto eseriak, lantza-itxurakoak edo lineal/lantzeolatuak; loredun zurtoinak ± tenteak dira (38,39)

Ugaritasuna
Ia lurralde osoa: U

Argazki berria erantsi