Skip to main content

Lathyrus latifolius

inaxio·k

2008/06/16 - 23:47

...
©inaxio (20070722)

Argazki berria erantsi

Komentariorik ez..

Beste izenak
Lathyrus megalantos
Tamaina
100 cm ↔ 300 cm
Lorearen kolorea
Forma biologikoa
Hemikriptofitoa
Taxonomia
Lathyrus

Korolak (18)20-30 mm luze dira; kalizaren beheko hortza 4-7(9) mm luze da, hodia bezain luzea, gutxienez; hosto-txortenaren hegalak (1.5) 1.8-4 mm zabal dira; estipulak 1-11 mm zabal.

Ingurunea
Palaxuak, arekak eta ezpondak.
Garaiera
- ↔ 1400 m
Banaketa orokorra
Eurosiberiarra

Hostoak, behekoak behintzat, bakunak dira edo kiribil bilakatuta daude

Hosto konposatuak, paripinatuak

Hosto guztiek hostoxka-pare bat dute

Hosto batzuek edo denek 2 hostoxka-pare edo gehiago dituzte

Leka iletsuak, oinean tuberkulu bana duten ileekin; urteroko landarea, ±iletsua; 1-3(4) lorek osatutako lore-lukuak (4)

Lekek ez dute ilerik, edo tuberkulurik gabeko ileak dituzte; landare bizikorra edo urterokoa; lore bakartiak (6,10)

Landare bizikorra; loreak 2-15naka daude (5,6)

Urteroko landarea; loreak banaka daude, eskuarki (10,11)

Hosto kiribilgabeak, erraki bizardunarekin; lore moreak edo urdinxkak (5)

Hosto kiribildunak; lore horiak edo arrosa-purpura kolorekoak (9)

Hegalik gabeko zurtoinak; 2-4(4,5) cm-ko lekak; hazi leunak; 10 hazi baino gutxiago leka bakoitzean; 1,5-4,5 cm-ko hostoxkak (6,7)

Zurtoin hegaldunak; 4-10 cm-ko lekak; leka bakoitzean 10-15 hazi, saretu/zimurtsuak; hostoxkek normalean 4-15 cm dituzte (8,9)

Korolak 12-20 mm luze dira; kalizaren beheko hortza 4 mm luze da, hodia baino laburragoa; hosto-txortenaren hegalak 0,2-1,5(1,8) mm zabal dira; estipulak 1-3 mm zabal (8)

Korolak (18)20-30 mm luze dira; kalizaren beheko hortza 4-7(9) mm luze da, hodia bezain luzea, gutxienez; hosto-txortenaren hegalak (1,5)1,8-4 mm zabal dira; estipulak 1-11 mm zabal (9)

Ugaritasuna
Lurraldearen erdiko herena: U; lurraldearen ipar eta hegoko herenak: B

Argazki berria erantsi