Skip to main content

Lythrum hyssopifolia

inaxio·k

2008/07/31 - 19:33

... | ©inaxio (20080731)

Argazki berria erantsi

Komentariorik ez..

Tamaina
15 cm ↔ 50 cm
Lorearen kolorea
Forma biologikoa
Terofitoa
Taxonomia
Lythrum

Kalizaren kanpoko hortzak barrukoak baino askoz luzeagoak dira; hipantoak iraulitako konoaren itxura du loreetan.

Ingurunea
Erretenak eta belartza hezeak.
Garaiera
- ↔ 1000 m
Banaketa orokorra
Subkosmopolita

Lore-elkartea muturreko galburua da, lore-multzo handiekin brakteen galtzarbeetan; 2-9 cm-ko hostoak, aurkakoak edo bertizilatuak; landare iletsua, normalean (47)

Bestelako lore-elkartea, brakteen galtzarbeetan loreak banaka edo binaka daude; hostoak gehienez 2,5 cm luze dira; landare ilegabeak edo ia, normalean (48,50)

Hosto luzanga zabalak edo obobatuak, gehienak aurkakoak; kapsula esferikoa; hipantoaren hodia zabala da, ezkila-itxurakoa; petalorik ez, edo petalo txiki-txikiak, 1 mm-tik beherakoak, erorkorrak (48,49)

Hostoak lerro-itxurakoak edo luzangak dira, gehienak txandakatuak; kapsula elipsoide edo zilindrikoa; hipantoaren hodia estua da, zilindrikoa edo ezkila-itxurakoa; petaloak 1 mm baino luzeagoak dira (50,51)

Loreek 12 lorezil dituzte, denak edo batzuk exertuak; 5-6 mm-ko petaloak; lore heterostiloak; hipantoak purpura-orbanak ditu; landare bizikorra, gehienetan (50)

Loreek 2-6 lorezil dituzte, inklusoak; 2-3 mm-ko petaloak; lore homostiloak; gehienetan hipantoak ez du orbanik; urterokoa (51,52)

Kalizaren kanpoko hortzak eta barrukoak ia luzera berekoak dira; hipantoa zilindrikoa da loreetan (51)

Kalizaren kanpoko hortzak barrukoak baino askoz luzeagoak dira; hipantoak iraulitako konoaren itxura du loreetan (52)

Argazki berria erantsi