Skip to main content

Euphorbia serrata

inaxio·k

2008/08/22 - 23:07

Loreak | ©inaxio (20080502)

Argazki berria erantsi

Komentariorik ez..

Tamaina
20 cm ↔ 50 cm
Lorearen kolorea
Forma biologikoa
Kamefitoa
Taxonomia
Euphorbia

Hosto eta braktea zerradunak, koska zurrunekin; goiko hostoek oinalde zabala dute; 4-6 mm-ko kapsulak; 3-4 mm-ko haziak.

Ingurunea
Larre lehorrak, sastrakadi irekiak, legartza eguzkitsuak, klima lehorreko aldeetan.
Garaiera
300 m ↔ 800 m
Banaketa orokorra
Mediterraneo-atlantikoa

Landareak lurraren gainean etzanda daude; hosto guztiak aurkakoak dira, estipula txikiak dituzte, eta orriaren oinaldea, behintzat, asimetrikoa dute; lore-elkartea ez da ginbaila; ziatioak banaka daude hostoen galtzarbeetan (20)

Landareak tenteak edo prokunbenteak edo tartekoak dira, ez daude lurraren gainean etzanda; loredun zurtoinetako hostoak txandakatuak edo dekusatuak dira (eta dekusatuak badira zurtoinak tente daude), estipula gabeak, eta orri simetrikoa dute; lore-elkarteak ginbailak dira, eta haien erradioak eta ziatioak (hauek, eskuarki, ez daude banaka) brakteen galtzarbeetatik irteten dira (22,23)

Nektarioek (ziatioaren guruinak) adarrak dituzte eta kanpoko ertza muxarratua, horztuna edo moztua dute (22)

Nektarioek (ziatioaren guruinak) kanpoko ertza biribila dute (24)

Kapsulek garatxoak dituzte kuskuen bizkarraldean, behintzat (21)

Kapsula leunak (22)

Landare bizikorrak edo bi urtez behingoak, ± sendoak; (2,5)3-14 mm-ko kapsulak; 2-6 mm-ko haziak; lore-elkarteak 3-20 erradio edo gehiago ditu (22)

Urteroko landareak, meheak; kapsula txikiagoak, 1,4-2,5 mm-koak; 1,11,8(2) mm-ko haziak; lore-elkarteak (2)3-5 erradio ditu (23)

Goiko brakteak bat eginda daude oinaldean; hostoek ileak dituzte, ertzetan behintzat; lore-elkarteek 16-100 erradio edo gehiago dituzte (39,40)

Brakteen oinaldeak ez daude bat eginda; hosto ilegabeak; lore-elkarteek 2-16 erradio dituzte (41,43)

Zurtoinek hosto dekusatuak dituzte; 8-15 x 12-20 mm-ko kapsulak; hazi zimurtsuak, 4,5-6 x 3-4,5 mm-koak; bi urtez behingo landareak (41)

Zurtoinek hosto txandakatuak dituzte; 2,5-6 x 3-6 mm-ko kapsulak; hazi leunak edo ia, 2-4 x 1,2-3 mm-koak; landare bizikorrak (43,44)

Hosto eta braktea zerradunak, koska zurrunekin; goiko hostoek oinalde zabala dute; 4-6 mm-ko kapsulak; 3-4 mm-ko haziak (42)

Hosto eta braktea osoak; hostoek ez dute oinaldea zabalagoa; kapsulek gehienetan 3-4 mm dituzte; 2-3 mm-ko haziak (43,44)

Ugaritasuna
Ebro Harana: A; arroak: U

Argazki berria erantsi