Skip to main content

Centaurea calcitrapa

inaxio·k

2008/08/29 - 15:42

Lorea
©inaxio (20070623)

Argazki berria erantsi

Komentariorik ez..

Izen arrunta (z)
eu: lubeazuna.
Tamaina
20 cm ↔ 60 cm
Lorearen kolorea
Forma biologikoa
Hemikriptofitoa
Taxonomia
Centaurea

Muturreko arantza oso sendoa da, nakar-kolorekoa, 10-20 mm luze, eta alboetakoak 3-5 mm luze dira; hostoak ez dira dekurrenteak; ez dago kardilaunik; purpura koloreko loreak.

Ingurunea
Areakak, eremuak, eskonbrotegiak, bideak, legartzak, etzeak.
Garaiera
- ↔ 1300 m
Banaketa orokorra
Mediterraneoa

Landare errosetadunak, zurtoinik gabe edo 10 cm-tik beherako zurtoin laburrarekin; kapituluen kanduak oso laburrak dira (17)

Landareek hostodun zurtoin garatuak dituzte, 10 cm-tik gorakoak; kapituluen kanduak luzeagoak dira

Inbolukruaren tarteko brakteek luzakin orbelkara dute, horztuna edo urratua, ez zirrindaduna ez arantzaduna (18)

Inbolukruaren tarteko brakteek luzakin arantzaduna edo zirrindaduna dute (19,20,21)

Tarteko brakteen luzakinak zenbait arantza ditu, esku irekiaren edo lumaren antzera jarrita (19)

Tarteko brakteen luzakina zirrindaduna da, eta ez du arantzarik edo puntan arantza bakarra du (20,21,22)

Arantzak esku irekiaren antzera jarrita daude, eta 5-7 dira, denak ia tamaina berekoak, 3 mm baino laburragoak; purpura-koloreko loreak (28)

Arantzak luma-antzera jarrita daude, eta muturrean dagoena handiagoada, 5 mm baino luzeagoa; lore horiak edo purpura-kolorekoak (29,30)

Muturreko arantza oso sendoa da, nakar-kolorekoa, 10-20 mm luze, eta alboetakoak 3-5 mm luze dira; hostoak ez dira dekurrenteak; ez dago kardilaunik; purpura-koloreko loreak (29)

Muturreko arantza ez da oso sendoa ez nakar-itxurakoa, 5-8 mm baino laburragoa da, eta alboetakoak 3 mm baino laburragoak; hosto dekurrenteak; badago kardilauna; lore horiak (30)

Ugaritasuna
Arroak, Ebro Harana eta isurialde mediterraneoko mendiak: A; haran atlantikoak eta iparraldeko mendiak: U

Argazki berria erantsi