Pinus sylvestris

Pinus sylvestris
Lorea ©inaxio
Izen arruntak eu: ler gorria, pinu gorria.
Fenologia Mai-Jun
Eite biologikoa fanerofitoa
Tamaina 100 - 4000 cm
Garaiera 150 - 1600 m
Generoa Pinus.
Banaketa globala Eurosiberiarra.
Ugaritasun indizea AA - Oso arrunta.

Kono distiragabeak, zilborra erdigunean duten apofisi +- lauekin; adartxo meheak; hosto +- glaukoak; enborraren goialdeko azalak izokin-kolorea du.

Ingurunea

Bere kasa basoak eratzen ditu klima kontinentaleko malkar argitsuetan eta beste espezie batzuen basoetako soiluneetan; landatu ere egiten da eta sarritan basati bihurtzen da.

Herrialdea

Iturria

Euskal Herriko landareak eta inguruetakoak sailkatzeko gako irudiduna

Irudiak