Skip to main content

Urkulu (urtegia), Kurutzeberri, Degurixa, Andarto, Orkatzategi, Urkulu ibilbidea

ietxaburu·k

2007/04/17 - 23:52

Track honek deskribatzen duen ibilbidea honakoa da: Urtegi ondotik aterata hego alderantz, Kurutzeberrik ipar-ekialdera daukan bizkarra inguratuz, 600 metroko garaiera aldera, bidea bukatu egiten da. Han, ipar aldera igo, bizkarraren gaina hartzeko (715 m.) eta zuzen hego-mendebalderantz Kurutzeberri tontorreraino. Hemendik hego aldera, Degurixara doan pistarekin bat egin arte. Kilometro ta erdi eskas egin ondoren, pista utzi eta ezkerretara, zuzenean Degurixara. Degurixatik Andarto igo eta jetxi. Urkulura jeisten den pistatik behera erreka tartera iritxi arte (715 m.) Hemen pista utzi eta txukundutako borda baten ondoko bidexka batetik, Santikutzera eta gero Orkatzategira. Tontor honen hego-mendebaldeko lepotik bera urtegira eta beste 4 km. eskas urtegia inguratuz, haserako punturaino. (Denetara: 7,15 ordu (hamaiketakoa, otordua, argazkiak, ....barne) 24 km. eta igoera guztiak batuta 1.440 m)

Bidean ikusi beharrekoak
Arrastoa
Eranskina Tamaina
urkulu-degurixa-andarto-orkatzategi.TRK 866.96 KB

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi