Skip to main content

Txitxirimuria Erronkaritik ibilbidea

zuriain·k

2008/10/09 - 09:18

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Abiapuntua
Erronkariko errepideko 20. kma
Zailtasuna
Zailtasun gutxikoa
Lurraldea

Argi ibili behar da bidea ez galtzeko, baina posible da Txitxirimuria kalte handirik gabe igotzea: Burgi eta Erronkari arteko errepideko 20. km.an, autoa utzi eta zubi txiki bat zeharkatuko dugu. Hogei bat metro ibilita, ez diogu kasurik eginen ezkerretara ateratzen den bidexkari. Botxuela sakan basatiaren eskuinaldetik igotzen da, baina ez gaitu behar den tokira eramanen. Aurreraxeago, bidea utzi eta ekialderantz eginen dugu, markak eta harri pilak dauden aldapa harritsu batean gora, ipar-ekialderantz. Malda harrisu horren goialdean bide on bat aurkituko dugu eta berehala Botxuela sakanaren ikuspegi ederra daukan talaia bateraino iritsiko gara. Handik aurrerakoa erraza da: mendien gandorretik ibiliko gara beti, hego-ekialderantz borda zaharrak lotzen zituen bideari jarraikiz. Txitxirimuria eskuinaldean ikusiko dugu.

Behin Txitxirimuriaren oinetan, nik ez nuen biderik aurkitu. Bidexka erdi galduetan gora egin nuen, baina ba omen da bide bat.

Gailurra ezin airosoagoa da. Diputazioaren takoaz gain, guk jarritako txartelontzi ttiki bat ere topatuko duzue. On egin ; ). ZURIAIN

P.D. Erantsitako mapa guztiz orientatiboa da. Ahal denean gps tracka igoko dut.

Arrastoa
Eranskina Tamaina
txitxirimuria.gpx 39.11 KB

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

1·tik 1·ra, 1 guztira

Argazki berria erantsi