Skip to main content

Olotoki Aietxutik ibilbidea

zuriain·k

2008/10/16 - 08:22

Abiapuntua
Itzalle
Zailtasuna
Zailtasun gutxikoa
Iraupena
Hutsik
Lurraldea

Urraul Goiti eta Zaraitzuren arteko mendia izanik, logikoa da ibilbideak bi ibar horietatik abiatzea. Urraul Goitik, ibilbideak Aietxu herritik abiatzen dira. Herritik ekialderantz aterako gara pista zabal batetik. Pistatik jarraituz Raxa baselizako hondakinen ondotik igaroko gara, Raxa harkaitz ikusgarriaren azpian. Pistak Lintxarra edo Lijerieta sakanean sartuko da. Bidegurutzean eskuinaldean hartuko dugu. Pistak gogorrago igoko gaitu orain eta Olotokiko gandorreraino eramanen gaitu. Handik gailurrera hamar minutuko bide erosoa besterik ez da izanen.

Bada beste aukera bat Aietxutik. Aurreko ibilbideko pista bera hartu baina ez gara Raxako baselizara iritsiko. Aurrerago, Adiskide bordaren ondoan, bidegurutzeko eskuin aldeko bidea hartuko dugu, ekialderantz, ibarraren hondorantz. Jabetza pribatua adierazten duen kartel bat ikusiko dugu langa batean. Aurrera jarraituz gero, Larraungo baserrira iritsiko gara. Bertatik hego-ekialderantz ateratzen den bidea hartuta, Larraungo edo Bezeako harkaitzera iritsiko gara. Handik Olotokira igotzeko, Morka lepo belartsura jaitsi eta pistan gora egin besterik ez da izanen.

Bi ibilbideak erraz konbina genitzake, eta txango zirkular bat osatu.On egin!

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

1·tik 1·ra, 1 guztira

Argazki berria erantsi