Skip to main content

Viola reichenbachiana

Jose·k

2008/10/31 - 21:26

Lorea eta hostoak | ©Jose (20081026)
1·tik 1·ra, 1 guztira

Argazki berria erantsi

Komentariorik ez..

Izen arrunta (z)
es: violeta
fr: violette des bois, violette de Reichenbach
en: early dog-violet
Tamaina
5 cm ↔ 25 cm
Lorearen kolorea
Forma biologikoa
Hemikriptofitoa
Taxonomia
Viola
Ingurunea
Larreak, kareharrizko lurrak eta baso ertzak.
Garaiera
- ↔ 1800 m
Banaketa orokorra
Eurosiberiarra

Goiko hostoen estipulak ± zatituak dira, edo ebakiak, edo, zenbaitetan, hosto-orriaren antzekoak, eta gehienetan txortena baino luzeagoak (74,75)

Estipulak ez dira ez ebakiak ez zatituak (gehienez ere, hortzak edo lits meharrak dituzte), ezta hosto-orriaren antzekoak ere; triangeluarrak, obalak edo ± lantza-itxurakoak dira, normalean hosto-txortena baino laburragoak (78, 84)

Petalo horiak; beheko petaloa baino ez dago behera begira; zurtoindun landarea, giltzurrun-itxurako hostoekin, ile ± urriekin; estipula osoak (78)

Petalo ± moreak edo urdinxkak, batzuetan zuriak, horietako 3 behera begira; landare zurtoindunak edo zurtoingabeak, giltzurrun-itxurako edo bestelako hostoekin (80)

Sepalo puntamotzak; landareak inoiz ere ez du zurtoin tenterik (80)

Sepalo puntazorrotzak; landareak lehenago edo geroago aireko zurtoin ± tenteak ematen ditu (86)

Loredun zurtoinak errizomaren adar bakoitzak puntan duen hosto-errosetaren alboetatik sortzen dira; estipulek lits luzeak dituzte, 2 lits-pare edo gehiago (85,86)

Zurtoinak errizomaren adarren luzakinak dira, adar-puntetan ez baitago hosto-erros etarik; estipula ia osoa k, horztunak edo zirrindadunak (88,89)

Kanduek eta hosto-txortenek papilak edo ile laburrak eduki ohi dituzte; hosto txikiak, mamitsu samarrak edo ± larrukarak, berde-urdinxkak; estipulak ± obatu/lantzeolatuak dira eta 2-5 lits-pare dituzte –goikoak nahiko luzeak (2-3 mm)–; sepaloen luzakinek gehienez 1 mm dute; 2-3(4) mm-ko ezproia (85)

Kandu eta hosto-txorten ilegabeak –inoizka ile latz samarrak dituzte–; hostoak gehienetan askoz handiagoak dira, bigunak, meheak eta berdeberdeak; estipulak ± lantza-itxurakoak dira eta 5 lits-pare baino gehiago dituzte, denak ere ± luzeak; sepaloen ezproi eta luzakinek luzera aldakorra dute (86)

Goiko sepaloen luzakinak, loraldian, eskuarki 1 mm baino luzeagoak dira; beheko sepaloenak, loraldian, 1,5-3,3 mm-koak –fruituetan (1,8)2-3,7 mm-koak–; (2)2,6-3,9 mm-ko estiloak; ezproiak normalean punta ildokatua du, eta lodia da [(4)5-9 x (2)2,5-4 mm], sarritan zuria eta batzuetan morexka (ez oso iluna); petalo nahiko zabalak, teilakatuak; behekoak (14)17-22(27) x (5,5)7-10 mm ditu; hosto-orri ± erdizirkularrak, zabal baino laburragoak, edo zabal bezain luzeak edo luzexeagoak (86)

Goiko sepaloen luzakinak, loraldian, 0,5 mm baino laburragoak dira; behekoenak, loraldian, 0,5-1,2 mm-koak –fruituetan, 1,5 mm baino laburragoak–; 2-2,6 mm-ko estiloa; ezproiak noizbehinka punta ildaskatua du, eta mehetxoa da (3-6 x 1,5-2,5 mm), more iluna; petalo nahiko estuak, teilakatu gabe; behekoak (13)15-20 x 4,5-6 mm ditu; normalean, hostoetako batzuk bihotz-itxurakoak/luzangak dira, zabal baino 2 aldiz luzeagoak (87)

Ugaritasuna
Iparreko erdia: B

Argazki berria erantsi