AITZGAIN II trikuharria
![]() Aitzgain II trikuharria ©irundarra LocalizaciónOrkatzategi mendiaren Hegoaldeko magalean. Aitzgaingo urbiltegiaren ondoan dagoen eraikinetik 150 m M-ra, bizkar batean dagoen zelaigune batean. Aitzgaingo tumulua 275 m EIE-ra dago. DescripciónTrikuharria. Tumulua: 6,40 m.-ko diametroa I-H eta 6 m-koa E-M, eta 0,40 m-ko garaiera. Lubaki itxurako sakonune bat du erdialdean (1,50 x 0,60 x 0.20 m. sakonera), mendebaldeko ertzeraino iristen dena. Lubakiren barnean eta hegoaldean harri bloke asko azaltzen dira eta Ekialdeko alboan harlauza batzuk etzanda. Guzti hauek ganbararen aztarnak dirudite.
B. Gandiaga eta Tx. Ugaldek aurkitu zuten 2000 urtean. Ez da indusketarik egin. Fuente: Gipuzkoako Karta Arkeologikoa (Aranzadi Zientzia Elkartea).
|
![]() |