Jakako harri-koskorra

Jose-k sortua, 2009, urtarrila 23 - 22:01
Ibilbide mota Joan-etorria bide beretik
Zailtasuna Zailtasun gutxikoa
Lurraldea Huesca
ABIAPUNTUA Oroeleko Paradorea
Eskema Paradorea – mendi-bizkarra – Oroel
Lotuta »Oroel (mendi)
Gora-behera600 m
Luzera10 Km
Iraupena2:00 - 2:30
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Oroeleko Paradoreko aparkalekutik (1.175 m.) bidezidor bat barneratzen da basoan. “Cruz” dioen seinale batek bide zuzena dela erakutsiko digu. Gezi urdinak ere izango ditugu lagun, tarteka, baso itxian gora sigi-saga etengabean goazela. Bidea hain da berdina igoera guztian, ezen behin eta berriz toki beretik igarotzen ari garela irudituko baitzaigu.

Mendi-bizkarreko lepo batetara iritsiko gara (1.668 m.; 55'). Zailena egina dugu jada. Mendebalderantz jarraitu behar dugu, gandorra baino zertxobait hegoalderago doan bidezidor garbitik, gurutze beltz handi batez apaindua dagoen tontorrera iritsi arte (1.770 m.; 1h15').