? harrespila

Mota Harrespila.
Eremua ULTZAMA.
Aurkikuntza
Kokapena
· WGS84 43.052968 lat., -1.813685 long.
· ED50 30T X.596718, Y.4767589
· Daturik ez
Egiazkotasuna Zalantzazkoa.
Gertu ALKARDUR (Otzola) trikuharria, BEIGAÑE* trikuharria, Begaña mendia, Irumugarrieta mendia, ELKORRA trikuharria, San Pedro eliza, Arrarats herria, Ernaitzu mendia.
images
?
harrespila??? ©zuriain
Irudiak

***

***

berria da

Hau ez dago katalogaturik. Ez dakit harrespila den. Zuk diozun bezala, argazkian ez da garbi ikusten.
Datuak hartu ditut eta konprobatuko dugu. Abisatuko dizut , atal honetan, adibidez.
Gero arte!

Milesker, Alfonso. Toki

Milesker, Alfonso. Toki hartan izan ginenez geroztik izan dut zalantza hori buruan bueltaka, ea azkenean argitzen duzuen. Eman dizkizudan koordenadak ez dira oso zehatzak, garai hartan maparekin bakarrik joaten baikinen, eta oroitzen dudana bakarrik erraten ahal dizut.
Beste argazki bat jarriko dut, toki hartatik bertatik ateratakoa, baina kontrako norabidean: ustezko harrespil horretarakoa Ekialdera begira zegoen egina. Beste hau berriz mendebalderantz egina dago: hor ikusten dira Otsolako larreak eta Ireber urrunean. Oroitzen naiz erreka ttiki bat zegoela handik hurbil, lubaki oso sakonak egin zituena lurrean. Harriak basoaren muga-mugan zeuden, garoz inguraturik. Udan, seguruenik, ez da ikusiko.

Bestalde, ? batez markaturiko beste trikuharri horri dagokionez, behar den tokian jarri dut. Milesker berriz ere, Alfonso, eta zuen berrien zain geldituko naiz.

Bada Tomás López Sellésen

Bada Tomás López Sellésen harrespil baten aipamen bat inguru honetan (NOTICIAS MEGALITICAS EN LOS PAPELES DE TOMAS LOPEZ SELLES, Trabajos de Arqueología Navarra - Nº 10, 1991-92):

Se halla en el pequeño valle de Otsola, a unos 200 m. de la fuente, en dirección a Ireher y cerca de unos espinos. Las piedras del círculo sobresalen del terreno, siendo siete las que destacan más entre la hierba. Debe a Eduardo Mauleón el conocimiento de su existencia y no lo ha visto citado en ninguna parte. Las coordenadas en la hoja 90-Sumbilla son las siguientes: long. I o 51' 00", lat. 43° 03' 15".

Ez dakit hau bera izango den, baina ez bada, gertu beharko luke.
Bikoiztuta eta argitaratu gabe zeuden sarrera batzuk ere ezabatu ditut.