URDIAKOHARRIA harrespila

Mota Harrespila.
Eremua MUNOA - ADARZA.
Sekuentzia kulturala Burdin-aroa.
Aurkikuntza J. Blot (1971)
Kokapena
· Alt.: 950 m.
· WGS84 43.128823 lat., -1.329870 long.
· ED50 30T X.635952, Y.4776684
· Daturik ez
Gertu MUNHOGAIN harrespila, Adartza mendia, MADARIAKO LEPOA etxola hondoa.
images
URDIAKOHARRIA
Urdiako harria ©zuriain

Azalpena

7mko diametroko harrespila. Lauza formako 19 lekuko agerikoz osatua, 0,10 eta 0,20 bitarteko garaierakoak. Ez du lekukorik IEko eta IMko muturretan. Hareharria.

5 harrespil

Iturria: Jacques Blot.

Irudiak

***

***

***

Kaixo adiskideok. Saiatu

Kaixo adiskideok. Saiatu naiz harrespil hau eransten, X. Peñalverren liburuko koordenatuak erabiliz, baina ez da behar den tokian agertzen. Datum-aren kontua izan daiteke, baina hurbil dagoen Munhogain harrespileko datuak begiratu ditut eta bat datoz Peñalverren liburukoekin, eta behar den tokian agertzen da. Ea misterioa argitzen ahal didazuen!

koordenatu okerrak ziren,

koordenatu okerrak ziren, besterik gabe. Blot-en orritik (http://jacquesblot.over-blog.com/article-31697424.html) jasotakoak jarri dizkiot (URDIAKOARRIA 3, ez dut URDIAKOARRIA 1 ikusi), UTM ED50-ra bihurtuta. begiraiozu orain non gelditu den... zuzena al da lekua? (ez dakit konbertsiorako parametro egokiak erabili ditudan)

Eskerrik asko Iñaxio.Bai,

Eskerrik asko Iñaxio.Bai, orain bat datoz nik aurkitutakoarekin... zernahi dela ere aurkitutako hori! Antza denez, hainbat monumentu daude bizkar horretan, nik hiruzpalau zirkulu susmagarri antzeman nituen, baina batek daki zein den bakoitza! Bloten blogean begiratu dut baina ez du monumentuen argazkirik jartzen. Agian hoberena berari argazkiak bidaltzea izanen da, ea erantzuten duen eta erraten digun zer diren mairubaratz horiek...

hasiera batean ni ere saiatu

hasiera batean ni ere saiatu nintzen harrespilak banaka-banaka identifikatzen, baina kasu askotan, kokapenaren zehaztasunik ezagatik, mesede baino arazo gehiago ekarriko zuelakoan, multzoka jasotzea erabaki nuen. leku askotan zaila da zein zein den jakitea krokis zehatza egin ezean.

Tira, azkenean Urdiako

Tira, azkenean Urdiako Harriaren inguruan ateratako hiru argazki horiek jarri ditut. Ez dakigu zehazki zeintzuk diren, baina behintzat baten batek hor inguruko txango bat egiten badu, eta trikuharriei buruzko interesik badu, jakinen du zerbait badagoela bizkar horretan. Aurrerago, Blotek edo beste norbaitek koordenada zehatzak argitaratzen baditu, bakoitza bere tokian jarriko dugu. Latza da zinez mendizale trikuharribiltzailearen bizimodua!