Skip to main content

Iturrietatik gora ibilbidea

JFdeA·k

2009/11/29 - 11:08

Abiapuntua
Zestoa
Zailtasuna
Erraza
Eskema
Zestoa-Ondarbaso-Erlo-Kakuta-Aittola-Aittolazar-Goltzibar-Zestoa
Iraupena
6 ordu
Lurraldea

Zestoako Lauiturrietatik gora abiatu gara oinez Ondarbaso baserrirantz. Mendebaldera utzi dugu Il-GI137. Ondarbasoraino asfaltodun bidea izan dugu, beraz aukera dago kotxez baserri horretaraino heltzeko.

Ondarbasotik aurrera HE.ra abiatzen da Il-GI138 eta M.ra ekarri duguna. Bi horiek utzi eta mendian gora jo dugu Izarraitzeko gainalderantz Erlo tontorreraino.

Erlotik HM.ra Kakutara. Tontor honen azpian Izkiiturri eztarria freskatzeko.

Izen bereko sarobetik Aittola izeneko aparkalekura jo dugu. M.ra.

Atzera ere topo egin dugu Il-GI137. Guk Zestoarako norabidea hartu dugu.

Aittolzar ostatura heldu gara. Bertatik seinaleak lagun trokararantz zuzen magalean zehar buelta ederra eman ondoren. Zaztarri errekaren eskuinetik.

Goltzibar baserri inguruko langak zeharkatu eta Eskapaio iturri inguruan E.ra eta mendian gora Ondarbaso baserrirako seinaleak. Kotxez bertaino heldu denak bide horri ekin beharko dio helmugara heltzeko. Guk geure bideari ekin diogu, hau da, Zestoarako norabidean.

Hainbat errota zaharren aztarnak, Ekain, Sagastarri baserri eskola, Ekain berri, Lili jauregia, ... hori guztia Zaztarrain errekatxoaren inguruan.

Lauiturri helmuga.

Oharrak
Bide hori zati handian gurdibide zaharrez baliatzen da.
Aspaldiko bide horiek hortxe ditugu eta sasiek jan baino lehen erabili, bestela galdu egingo ditugu.
Ohartzen naiz etsai handia dugula: pistak. Hauek hurbilketa errazten baitdigute.

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi