Skip to main content

Santa Agata eta Arazeki Itzalletik ibilbidea

zuriain·k

2010/04/13 - 07:02

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Abiapuntua
Itzalleko errepideko 3.6 kma
Zailtasuna
Oso zaila
Lurraldea

Itzalleko errepideko 3.5 kman autoa utzi eta iparraldera jotzen duen pistan gora hasiko gara. Kartel batek Arburuako baselizako bidea adierazten du aparkalekuan. Sigi-saga batzuk eginda, pista lepo zabal batera iristen da. Bertan bereizten dira Arburua eta Biritxuko bideak. Ezkerretara joko dugu (I) eta mendiaren gainaldetik joanen gara bide zabal batetik, pinuz eta ezpelez inguraturik. Gora egin ahala Itzalle inguruko mendiak ikusiko ditugu. Aldapa gogor baten ostean bat eginen dugu Itzalletik datorren pista zabalarekin. Bertan Alduko gurutze zaharra dago, beste garai bateko lekuko isila. Pistatik eginen ditugu Alduko harratetik bereizten gaituzten azken metroak.

Bertan, ezkerrean, kairn ttiki batek Santa Agatako bidea adierazten du. Kontuz ibili behar da bidexka ez galtzeko, eta batez ere berrogei bat metrora dagoen saihesbidea ikusteko. Bidexkak harrizko horma pasatzeko harrate estu batera eramanen gaitu berehala. Mendiaren hegian izanen gara. Hemendik aurrera ez dago bide zehatzik. Hoberena harrizko ertzetik hurbil ibiltzea da, garbiagoa baita. Sasiekin borroka txiki batzuk izandakoan, gailur panoramikora iritsiko gara. Bertan, Santa Agatako baseliza txikiaren hondakin ia antzemanezinak ikusiko ditugu.

Alduko harratera itzulita, Arazekiko gandorraren gailurrera igotzeko aukera dago. Ohartaraziko dizuet lana ez dela batere erraza izanen, ez behintzat gu saiatu ginen moduan. Gandorraren izaera karstikoak eta batez ere sasiek abentura bihurtzen dute gailur apal honetaraino iristea.

Alduko pistatik jaitsi eta lehen bihurgunean sartu ezpelen artean. Hemendik aurrera ez dago araurik: garbiena bilatuz joanen gara. Berriz ere, ertzetik hurbil ibiltzea izan daiteke gomendagarriena. Azkenean, gailurrera iristea lortzen badugu, paisaia ezin zabalagoak ikusiko ditugu, baita eurite sasoietan sortzen den Alduko urjauzia ere.

Alduko harratera itzulita, etorritako bidetik itzuli edo Itzalleko pista zabal -eta apur bat gogaikarritik- itzultzeko aukera izanen dugu. On egin!

Arrastoa
Eranskina Tamaina
santa_agata-arazeki.gpx 123.43 KB

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

1·tik 1·ra, 1 guztira

Argazki berria erantsi