Skip to main content

Eskalaborro Lizarragako mendatetik ibilbidea

zuriain·k

2010/06/03 - 08:35

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Abiapuntua
Lizarragako mendatea
Zailtasuna
Erraza
Lurraldea

Ez da hau Eskalaborroko gainetara egin daitekeen txangorik interesgarriena -nire ustez, Dorraoko San Pedroko ermitatik abiatzen denak du ohorea- baina bai errazena, ezin ederragoa izateaz gain.

Lizarragako bentaren parean hasten den pista hartuko dugu ekialderantz. Pare bat sigi-sagaren ostean larre zabaletara aterako gara. Ezkerraldean Usabideko gainak izanen ditugu. Eskuinean, berriz, Dorrokotekakoak. Batzuk zein besteak igo genitzake txango berean zailtasun handirik gehitu gabe. Oraingoan, ordea, larreen erdi-erditik joanen gara, bi mendilerro apalen artean. Luze gabe, Saratsako ur putzuekin eginen dugu topo. Une egokia da pista alde batera utzi eta iparraldean hurbil ikusten dugun lepo belartsura igotzeko. Paisaia zabaldu eta Ergoienako pagadi zabalak ikusiko dugu, Beriain erraldoiaren azpian. Ekialderantz joko dugu, Aitzorrotzeko harkaitz ikusgarrirantz. Bertan aurkituko dugun txarrantxa jarraitu ekialderantz eta egiten duen angeluan pasatu eta zuzenean igoko gara gailurrera. Kontuz ibiliko gara izotza edo elurra baldin badago. Eskalaborrora joateak ez du zailtasunik batere. Txarrantxa berriz pasatu eta ekialderantz jarraituko dugu. Harria nagusitzen hasiko da, eta kontuz ibiliko gara hezetasunik izanez gero. Gailurra zehaztea ez da erraza, gu gpsarekin egin genuen, baina bertan izanik, gandorreko gainek nahiko antzekoak ematen dute. Pagomotxetaraino jarrai genezake besterik gabe orain arteko norabideari eutsiz, eta haratago dagoen Peña Blanca edo are Bordas Viejas-eraino iritsi.

Eskalaborrotik itzultzeko, hegoaldean ikusiko dugun ur putzura joan eta haren ondoan hasten den pista hartu besterik ez dugu egin beharko. Mendebalderantz jarraituta, pista horrek Lizarragako mendatera eramanen gaitu. On egin!

Arrastoa
Eranskina Tamaina
ESKALABORRO.gpx 21.16 KB

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

1·tik 1·ra, 1 guztira

Argazki berria erantsi