Skip to main content

Astrantia major

inaxio·k

2010/08/07 - 15:28

Loreak | ©inaxio (20100806)

Argazki berria erantsi

Komentariorik ez..

Tamaina
20 cm ↔ 100 cm
Taxonomia
Astrantia

Beheko hostoak palmatifidoak edo palmatipartituak dira, inoizka palmatisektuak, eta 2,5-10(14) x 1-5(9) cm-ko 3-5(7) gingil dituzte; braktea larrukarak, (0,75)1-3 cm-koak, nerbio anastomosatu irtenekin; kalizak hortz puntaluzeak ditu; 6-8 mm-ko fruituak.

Ingurunea
Megaforbioen komunitateak larre hezeetan, harkaitzetako lauguneak eta labar-oinak, ibai-ertzak, basoetako soiluneak etab.
Garaiera
- ↔ 1800 m

Beheko hostoak palmatifidoak edo palmatipartituak dira, inoizka palmatisektuak, eta 2,5-10(14) x 1-5(9) cm-ko 3-5(7) gingil dituzte; braktea larrukarak, (0,75)1-3 cm-koak, nerbio anastomosatu irtenekin; kalizak hortz puntaluzeak ditu; 6-8 mm-ko fruituak (46)

Beheko hostoak ia palmatisektuak dira, 1-4 x 0,3-1 cm-ko (5)7-9 gingil dituzte; 0,4-1 cm-ko braktea bigunak, apenas adarkatzen diren eta oso irtenak ez diren 3 nerbiorekin; kalizaren hortzak ia kamutsak dira, eta sarritan mukroi laburra dute; 3 mm inguruko fruituak (47)

Ugaritasuna
Lurraldearen iparreko bi herenak: U

Argazki berria erantsi