Skip to main content

Eguzkiko muinoa-Petriketa-Baztarla-Biuztain, Usategietako mendatetik ibilbidea

zuriain·k

2010/08/08 - 19:31

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Abiapuntua
Usategietako mendatea
Zailtasuna
Zailtasun gutxikoa
Lurraldea

Usategietako mendatean (693m) hasiko dugu ibilbidea, Basa Kabi hotelaren parean. Errepidea zeharkatu eta Leitza eta Goizuetako errepideen artean hasten den pista zabalean hasiko gara ipar-mendebalderantz. Pista hau metro batzuetan bakarrik jarraituko dugu: pistatik atera eta gure gainean ikusten diren ur-bitegi batzuen aldera joko dugu, malda gogorrean gora. Ehiza postuz postu dabilen bidexka bati jarraituko dugu, ipar-mendebalderantz. Malda gogorra da, eta batzuetan pagadi txikietan barrena sartuko gara, baina norabideari eutsiko diogu. 950 metroetan pista batekin eginen dugu topo, baina zeharkatu eta gora jarraituko dugu. Mendiaren gainaldera aterako gara, Petriketa eta Eguzkiko muinoaren arteko bizkar luzean. Azken honetara joko dugu. Buzoi zahar bat pagoek erdizka hartutako gailurrean. Panorama zabala, baina pagadiak apur bat murriztua.

Mendikate osoa ibiliko dugu segidan. Bizkar zabalaren gainaldetik endebalderantz jo besterik ez dugu. Berehala beste txartelontzi bat topatuko dugu, Petriketakoa, Leitzako mendizaleen omenezkoa.

Norabideari eutsiz, lepo zabal batera aterako gara (917m), non hasieran utzitako pistarekin topo eginen baitugu. Pista horrek zuzenean Baztarlako gailurrera eramanen gaitu. Errepetidore handi batek itsustu egiten ditu bazterrak, baina tokiak eta batez ere paisaiak merezi du. Errepetidorearen ondoko kota zabalean beste txartelontzi bat aurkituko dugu, txikia eta arroka batzuen gainean iltzaturik.

Mendi bizkarrari jarraiki, apur bat jaitsi ondoren, Baztarrolako tumulua ikusiko dugu, basoaren ertz-ertzean. Ia antzemanezina, adierazgarriak erraztuko digu hura ikustea.

Gure azken gailurraren bila joateko, basoan zehar jarraituko dugu, ipar-mendebalderantz, ehiza postuei jarraiki. Ez da tarte luzea, eta basoa garbi-garbia da, baina orientatzeko tresnak eskertu eginen dira, bidea ez baita oso markatua.

Berehala basotik atera eta Deskargako lepo estuan izanen gara. Igoera labur batek Biuztaingo gailur bikoitzean jarriko gaitu. Bi gailurron artean pare bat monumentu topatuko ditugu: tumulu bat eta trikuharri bat.

Merezi du Biuztaingorainoko txango laburrak, ipar isurialdeko mendiak -orain arte ia ikusi ez genituenak- miresteko aukera emanen baitigu.

Itzultzeko, errepetidorera itzuli eta pistan behera joanen gara. Pistak amen batean jarriko gaitu Usategietako mendatean.

On egin!

Bidean ikusi beharrekoak
Arrastoa
Eranskina Tamaina
eguzkiko_muinoa-baztarla.gpx 33.9 KB

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

1·tik 1·ra, 1 guztira

Argazki berria erantsi