Skip to main content

Aspurgitik Racasko despopulatuak, Biska, Antzati ibilbidea

zuriain·k

2010/08/18 - 18:47

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Abiapuntua
Aspurgi
Zailtasuna
Zaila
Lurraldea

Ibilbide honetan ez duzue mendi ikusgarririk bisitatuko. Bazter urrun eta bakartiak besterik ez, eta gailur ez oso nabarmenak. Racasko herri despopulatuak ere bisitako dituzue, ahanzturak irentsitako herrixkak.

Abentura sen apur bat behar da, baita pazientzia eta orientazio tresnak.

Aspurgi iparralderantz zeharkatu eta azken etxeak atzean utzita, aziendarentzako nabe baten ondoan utziko dugu autoa. Pista iparralderantz hartu eta gertuko bidegurutzean, Racas adierazten duen karteladun pista hartuko dugu. Berehala sartuko gara pinudi zabaletan. Racas Bajoko hondakinak ezkerraldean ikusiko ditugu minutu batzuen buruan, sasiak erdi irentsita. Tokiaren bakardadeaz gozatzeko aukera dugu.

Iparralderantz jarraituko dugu pistatik. Kilometro bat aurrerago, pinuditik atera eta Racas Alto adierazten duen kartelaren ondoan igaroko gara. Beste kilometro bat ibili beharko dugu Racas Altoko etxe haundia eta Santa Luziako ermita ikusteko.

Pistatik atzera eginen dugu, 150 bat metrotan. Ezker aldera (eki) bide zabal eta belartsu bat ikusiko dugu, landaretza tunel baten azpian gora egiten duena. Hara joanen gara. Batzuetan badirudi bidea itxiko dela, baina inolako arazorik gabe eramanen gaitu leporaino (811m). Lepoan, Ustaize herrira jaisten den bide zabala utzi eta hegoalderantz doan bidexka bat hartuko dugu. Bidexka hau mendiaren sokatik doa, batzuetan txarrantxa bati jarraituz, eta batzuetan sasiek mehatxu egiten badute ere, ez da erabat ixten eta eroso samarra da joateko.

Bidexka honek Ereta izeneko gailur itxi batera eramanen gaitu lehenbizi (895m). Hori baino lehen, ikusiko dugu bideak mendebaldera egiten duela. Baina gu begi hegoalderantz eginen dugu mendiko gainaldeari eutsiz beti. Zonalde irekiago batean txarrantxaren bestaldera (mendebaldera) pasatu beharko dugu aurrera erosoago egiteko.

Biskaren gailurrera joateko txarrantxa jarraitu besterik ez dugu egin beharko. Ehiztarien bidexkak ikusiko ditugu noizbehinka.

Biska mendiko gailurra ez dago seinalatua, eta gorabehera handirik ez dagoenez, guk GPSaren bitartez lokalizatu genuen.

Hegoalderantz paisaia zabaldu egiten da. Urrunean, gure hurrengo jomuga ikusiko dugu, Autzali, konikoa eta zuhaitzik gabea.

Beherago pista zabal bat ikusiko dugu, Autzaliko gailurretik bertatik igarotzen dena. Pistara jaisteko ez genuen biderik topatu, eta malda nahiko deseroso batean behera egin behar izan genuen. Mapan eta wikiloceko trackean "jaisteko bidea" izeneko waypointa ikusiko duzue. Haraino iritsi beharko duzue pistarekin bat egiteko.

Behin pistan, arazorik batere ez duzue izanen Autzaliko gailur zabalera iristeko. Ez dago gailur adierazgarririk batere.

Aspurgira jaisteko, "jaisteko bidea" izeneko waypointak markatzen duen tokira itzuliko gara pistatik. Bidexka batek beheraxeago pasatzen den pista belartsu batera eramanen gaitu. Behar den denbora hartu pista hori aurkitzeko, ez baitago beste biderik herrira iristeko. Pistak pinudian barrenan jaitsiko gaitu hasierako pista zabaletik, eta hortik herrira minutu batzuk besterik ez.

Arrastoa
Eranskina Tamaina
ANTZATI-BISKA.gpx 44.55 KB

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

1·tik 1·ra, 1 guztira

Argazki berria erantsi