Skip to main content

Erregerena Suriain sakanetik ibilbidea

zuriain·k

2010/09/18 - 09:07

Abiapuntua
Suriain sakaneko pista
Zailtasuna
Zaila
Lurraldea

Erregerena Artesiaga mendatetik igotzen da, eta hau izan daiteke alternatiba zailago bat.

Ibilbide hau nahiko basatia da, eta bidetik kanpo ibiliko gara zenbaitetan, pagadietan barrena, eta malda handiko hegietan. Beharrezkoak izanen ditugu orientazio tresnak, basoan arrasto gutxi topatuko baitugu orientatzeko.

Eugiko harrobien sarrera baino 50 bat metroren aurrean hasten den pista asfaltatuan hasiko dugu gure ibilbidea. Pistak ipar-mendebalderantz egiten du. Autoz egin genitzake lehenbiziko berrehun bat metroak, debeku karteleraino. Bertan autoa utzi eta pistan gora jarraituko dugu. Zubi txiki bat pasata, eskuin aldean pista bat pagadian sartzen ikusiko dugu. Lurrezko pista horrek sigi-saga eramanen gaitu mendian gora. Luze gabe, pista zurira aterako gara berriz ere. Metro batzuk eskuinetara eginda, bide bat ikusiko dugu ezkerretara, pagadian sartzen. Bide hori hartu eta gora jarraituko dugu mendiaren ertzeraino -ikus mapa-. Bidea utzi eta ertz horretan gora eginen dugu. Hasieran bidexka estu bati jarraituko diogu, baina gora egin ahala, hori ere galdu eta biderik gabe gora egiten jarraituko dugu. Iparreari eutsiko diogu uneoro, eta mendiaren ertzari ere, alboetara desbideratu gabe. Altuerako 1150 metroen aldean, bide zabalago batekin eginen dugu topo, usategien dorrez dorre dabilena. Bideari mendebalderantz jarraituko diogu. Bideak zuzenean mendiaren gailurrera eramanen gaitu. Mugarri pare bat ikusiko ditugu bertan. Hogei bat metro mendebalderago, harkaitz batzuk daude, nondik paisaia apur batez gozatzeko aukera izanen baitugu.

Arteko gainera joateko, iparrerantz jarraituko dugu, bidexka ez oso markatu batetik. Lepo batera iritsita, eta igotzen hasten garenean basotik atera eta gailur ireki honetara iritsiko gara. Hemendik paisaia askoz zabalagoa da.

Itzultzeko, igotzeko erabili dugun bidea erabil genezake. Guk baina, barietate apur bat emateko, mendiaren beste adar bat erabiliko dugu. Horretarako, mugarrien gailurretik hegoalderantz joko dugu zuzenean, mendiko bizkarra bilatuz. Bizkar horretan barrena bidexka bat jaisten da, zuzuenean hasierako pistaraino. Behin pista zabalean, pistatik itzul gaitezke -mapan agertzen da aukera hori- edo igotzeko erabili dugun lurrezko pista hura erabili.

On egin!

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

1·tik 1·ra, 1 guztira

Argazki berria erantsi