Skip to main content

ASKIN II trikuharria

inaxio·k

2010/12/20 - 15:09

ganbara garbirik | ©Iñigo Txintxurreta (2010-12-29)
Megalito mota
Trikuharria
Megalito eremua
ERAKURRI - MENDAUR
Aurkitzailea(k)
Noiz aurkitua
2010-12-19
Elementu kopurua
1
Deskribapena

Lauki bat osatzen duten hiru harri hilara ageri dira lur azalean, gehienak lurretik arrabete baino gehiago altxatu gabe. Horietako bi aldaparen isuriari men eginez behera okertuta daude eta Mendebaldeko aldea ixten duten harriarekin batera Ekialde-Mendebalde norabidean luzatzen den espazio bat ixten dute. Ekialdean ez da harririk nabari. Ustezko kamara hori lurrez beteta dago eta ez da tumulu-egitura nabarmenik ageri inguruan, nahiz eta harriak egon. Baliteke inguruko lurra basolanean lardaskatuta egotea, izan ere harri solte ugari ikusten da nonahi eta arizti gazte bat ari da hazten gainean (aritz amerikarra). Lekuak nahiko egokia ematen du, nahiko laua delako, baina ez dago eremu horretako leku egokienean ere. Niri zalantzakoa iruditzen zait, baina ea zer diozuen zuek.

Iraupen egoera
Oso kaltetuta
Lurraldea
Garaiera
260 m.
Kokapenaren zehaztasuna
Kokapen zehatza (~25m)
Seinaleztatua
Ez da seinalerik ageri
Antzemangarria
Ez da horren nabarmena
Iturriak
Fitxa

Komentarioak

  • account_circle

    Iñigo Txintxurreta·k bidalia 2010·ko Abenduaren 29·an - 15:03etan·an

    Kaixo Inaxio!

    Gaur bisitatu dut balizko megalito berria eta zoragarria iruditu zait ageri den 2 x 1 mtako ganbara, mirari batez libratu dena hondamenaz.
    Are gehiago, behin gorbela eta eroritako adarrak inguruko area zabal batean kenduta, tumulua oraindik agertzen da, nahiko berdindua baina 9 metro diametro neurtzen dena. Inguruan peristalitoko ondo finkatutako zenbait harri ere bereizi ahal izan dut.
    Uste dut jarritako koordenatuak gaizki daudela, niri hauek eman dizkit:
    x: 608.220 y: 4.777.233
    Izena aldetik, nik Axkin II trikuharria jarriko nioke, baina ondo egongo litzake inguruko baserritarrei galdetzea baso eta bizkar horri nola deitzen dioten.
    Zorionak eta hurrengo arte!

  • Avatar

    inaxio·k bidalia 2010·ko Abenduaren 29·an - 21:25etan·an

    Zein gustora jasotzen diren holako berriak Iñigo!

    Kokapenari dagokionez zurea zuzenagoa da, barka endredoa. Nik WGS sisteman jasotzen ditut eta webean ez da UTMra askotan zuzen bihurtzen, saiatu behar dut kontu hori hobetzen (OziExplorer erabilita bihurtuz gero x608234 y4777245 ateratzen zait, zuk esandakoaren oso antzekoa). Zuzenduko dut.

    Izenari dagokionean, SITNAN Axkin agertzen da leku horretan. Hori jarriko diot orain, baina beste hoberik ezagutuz gero, aldatu.

    Ederki ematen du ingurua garbituta. Orbela pixka bat baztertzen aritu nintzen, baina ez naiz ausartzen harri bakar bat mugitzen.

    Eskerrik asko albisteagatik!

  • account_circle

    irundarra·k bidalia 2010·ko Abenduaren 30·an - 13:32etan·an

    Zorionak, Inaxio!
    Opari ederra Olentzerok ekarria: trikuharri berria.Eta leku nahiko baxuan.
    Segi horrela eta Urte berri eta oparo bat!

Argazki berria erantsi

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

ASKIN trikuharria (437 m.) · San Migel ermita (541 m.) · San Pedro eliza (736 m.) · Doneztebe udalerria (751 m.) · Bertiz - Ezpeleta jauregia (760 m.) · Ermita ermita (816 m.) · Merkatarien Karrika 3 etxe aipagarria (831 m.) ·

Waypoints

Argazki berria erantsi