Aldurako itzulia
inaxio-k sortua, 2011, azaroa 25 - 22:09
| Ibilbide mota |
Mendiko bizikletaz |
| Zailtasuna |
Zailtasun gutxikoa |
| Lurraldea |
Gipuzkoa |
| ABIAPUNTUA |
Alcampo |
| Eskema |
Alcampo - AƱarreko zubia - Liztorreta - Malbazar - Sorondo - Altzibar - Bidegorria - Alcampo |
| Gora-behera | 475 m |
| Luzera | 22 Km |
| Iraupena | 2:00 - 2:30 |
Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz
Irubidetako bidegurutzea
Errenteria - Oiartzun aldean hainbat aldaerarekin egiten den mendiko bizikletarako ibilbide polita. Aldaparik gogorrena AƱarreko zubitik gorako porlanezko aldapa da (arrastoak jarraitzen duen norabidean) eta tarterik deserosoena, Portuluze baserria eta Liztorreta artekoa (lohituta badago batez ere). Zailtasun haundienak saihestu nahi izanez gero (euria egin berritan esaterako), errepidea baliatu dezakezue Astigarragako Bentatik paseaz eta Biandizko errepidetik jaitsiz.
|