Axlor

Axlor
Axlor kobazuloa ©Jose
UdalerriaDima

Harpe bat da, garai batean kobazulo baten sarrera izan omen zena. Erdi paleolitoko aztarnategia da, eta horregatik dago burdin hesiz babestuta. Neanderthal gazte baten 5 hortz aurkitu ziren bertan.

Erreza da bertara iristea. Indusitik Baltzolara doan bidean gora goazela, Gibeldar baserria baino aurreraxeago, langa bat gainditu eta metro gutxira, erreka zeharkatu gabe, eskuinerantz habiatzen den bidezidor batean gora, berehala iritsiko gara Axlorrera. Baltzolatik Indusira jaisten ari bagara, Jentilzubiren gainaldean, ezkerretarantz doan bidezidorretik ere joan gaitezke. Bidegurutze hau seinaleztatuta dago (2012ko uda).

Irudiak

***

***

***

***