Jentilzubi

Jentilzubi
Jentilzubi kobazuloa ©Jose
UdalerriaDaturik ez

Jentilzubi arku naturaletik oso hurbil, izen bera hartzen duen kobazulo bat dago. Abaro-Jentilzubi sistemaren aho bat da, Abaroko lezea eta Berragertzea izenaz ezagutzen den iturburuarekin batera. Abaroko lezetik Jentilzubira 800 metro inguruko zeharkaldia egin daiteke. Axlor harpea Jentilzubi kobazuloaren justu gainean dago.

Bertara iristeko, Indusitik Baltzolara doan bidean gora goazela, Jentilzubi arkua baino metro batzuk lehenago, eskuinerantz abiatzen den bidezidorretik zertxobait igoko dugu.

Irudiak

***

***

***