Luiondoko tren geltoki paretik eskuinerako norabidea hartu. Extea gainditu ostean ezkerreko estrata hartu. Gurutzean eskuinera jo eta zabalgunetxoan ezkerrera ateratzen den bidezidorretik, argi indarraren porlanezko zutabeak lagun. Lurrezko pista batera helduko gara, gorantz jo, ez utzi pista hau amerikar pasabideraino. Horren aurrean pinadi eder bat izango dugu, eta bertako bidetik aurrera egin Inordioraino. Tontor geodesikoa ikusiko dugu.
E.rako norabideari ekinez errepidetxo batera helduko gara, beherantz I.rantz jo eta mendiko korta batera helduko gara. Aurrez aurre izango dugu Eskortarako lurrezko pista, E.ra.
Gainaldean H.ra joko dugu Aspaltza tontorrera. Eskorta itzulerarako uzteko.
IM.ra Jesuri dugu. Hori gaindituta aurrera egingo dugu, Arrola baselizara.
Kontrako norabidean Jesuriperaino eta IM.ra joko dugu. Bidean Senagorta eta Kukutza tontorrak izango ditugu.
Kukutzatik behera Laudioraino
Komentariorik ez..