Aldaia mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Tontorra
Tontorra ©Enezubi (20220530)
5053 klik
Altuera:790 m
Zerrenda:EHMK
Abiapuntuak:
  • Hermua
  • Ozeta
Lurraldea:Araba

Mendi apala da eta mendikate handietatik bereizita dago, Barrundiako bailara eta lautadaren artean; gari-soroz inguratuta egonagatik ordea nahiko inguru basatia da. Antena zatar bat dauka tontorrean, buzoia eta erpin geodesikoarekin batera. Pista zabal bat heltzen da antenara eta huraxe da igotzeko biderik nabarmenena, baina bada beste hainbat aukera, bizkarrari jarraituz nahiz artadian barrena datozen bideetan gora.
Bada HMan beste muino interesgarri bat, lautadaren gaineko ikuspegi zabala eskaintzen duena eta dorre zahar baten hondakinak jasotzen dituena. Gebaratarren dorrea izandakoa da, baina egun horma bakar bat geratzen da zutik (beheraxeago ikus daiteke gaztelua ere). Neke handirik gabe egin daiteke bien arteko bidea.

Komentariorik ez..

Near targets

San Pedro Apostol eliza (955 m.ra) · San Martin 1 etxe aipagarria (984 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

1·tik 48·ra, 48 guztira