Goñiburu

inaxio-k sortua, 2005, ekaina 9 - 22:18
Garaiera 1464 m
Mendialdea Abodi
Kokapena ED50 30T X.650669, Y.4758653
WGS84 42.963751 N, -1.153902 E.
Abiapuntuak Irabia urtegia, Orbaizeta, Tapla.
Gertu GOÑIBURUORDOKI 1 etxola hondoa, BIZKARRANDI tumulua, Urrizpurumendia tumulua, ARRILUZE trikuharria, IDORROKIA 2 (Burdinzulo) trikuharria, Idorrokia mendia.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak EHMK.
images
Goñiburu
Goñiburu eta Goñiburutxikia ©zuriain

Tapla mendateak Abodi mendilerroa hautsi eta Iratiko sarbidea ahalbidetzen du. Harrate garrantzitsu honetatik mendebalderantz Abodiko muino belartsuek Berrendiko harkaitzei eta oro har erliebe gorabeheratsuago bati bide ematen diote. Aipatu Berrendiz gain, beste hainbat gailur aurki ditzakegu Abodiko mendebaldeko mutur honetan: Arriedergaina, Ugaibel, Arrondoa, Auztarri eta Goñiburu. Azken hau Tapla mendatetik oso hurbil dago, hurbilegi taxuzko txango baterako. Hala ere, bada "Goñiburuko behatokia" izeneko PR bat gailurreraino eramanen gaituena. Zirrara handiagorik bilatuz gero, hobe izanen dugu gure ibilbidea beherago hasi (Aezkoako Hiriberritik adibidez, San Frantzisko eta Pauso Antxoko lepoetan zehar, Arrondoa Harriaren babespean) edo Goñiburuko gailurra inguruko beste batzuekin batera egin.
M. Belaskoren arabera, garai batean mendi honek Kañuburu izena zuen, "Alto del caño" itzul genezakeena.

Irudiak

***

***

****

****

***

***

***

***

***



****

****

****

***

****

***

***

***

****

***

***

***

***


***

***

***

***

***

**

Lotutako orriak