Autrin

zuriain-k sortua, 2014, ekaina 18 - 08:26
Garaiera 597 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.623127, Y.4778230
WGS84 43.144943 N, -1.487153 E.
Abiapuntuak Elizondo, Elbete
Gertu INTZURIKO LEPOA tumulua, IRLINTZI trikuharria, MAULITZ tumulua, OIZA trikuharria, UKURRETA trikuharria, GOIZEMEZKO LEPOA zutarria, GOIZEMETZ zutarria, OIZA zutarria, SOALAR 2 MENDEBALDE tumulua, SOALAR 1 mendebal** zutarria, SOALAR tumulua, Santa Barbara ermita, SOALAR 1 ipar trikuharria, SOALAR 2 ekialde zutarria, GAMIOKO ITURRIA zutarria, Jarola jauregia, San Pedro ermita, Bergara dorretxea, SOALAR harrespila.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak Euskal Mendiak.
images
Autrin
Autringo kaskoa ©zuriain

Elizondo ekialdean muino belartsuz osaturiko mendialde zabal bat hedatzen da, Elbete auzoaren gainean Oketa gailur borobilean hasi eta Burga-Soalar mendien gailurretan altuera handiena hartzen duena. Mendizale gehienek azken bi tontorretan jartzen ohi dute arreta, baina badira beste gain interesgarri batzuk, bazter berriak ikusteko aukera emanen digutenak.
Oketa, Irlintzi harriak eta Autrin talaia ederrak dira Baztan ibarra eta inguruko mendien gainean.
Autringo gailurrean bunker bat ikusiko dugu. Horrelako eraikuntzak muga osoan zehar egin ziren Gerra Zibilaren ostean, Francoren gobernua makien inbasio baten beldur baitzen. Inbasioa, azkenean, 1944ko urrian izan zen, gerrilariak Orreaga eta Erronkaritik sartu ziren Nafarroa Garaian, eta egun batzuk geroago, Kataluniako Arango ibarra inbaditu zuten. Inbasioak azkenean huts egin zuen eta armadak preso hartu ez zituen gerrilariek Frantziara itzuli behar izan zuten.

Irudiak

***

***

***

***

***

***

***

***

***

****

****

***

***

***

***

***

***

Lotutako orriak