Skip to main content

Ibarrola (Irun) - Aitzondo - Irugurutzeta - Erlaitz - San Martzial ibilbidea

inaxio·k

2014/10/05 - 18:10

Abiapuntua
Ibarrola (Irun)
Zailtasuna
Zailtasun gutxikoa
Igoera metatua
750 m
Eskema
Ibarrola - Burutaran - Belbio - Aitzondo - Irugurutzeta - Enbido - Meazuri - Sarjiñola - Gorostardiko bidegurutzea - Erlaitz - Pagogaña - GR11 - San Martzial - Aldabe - Ibarrola
Luzera
18.00 km
Iraupena
6 ordu
Lurraldea

Lehenengo eta behin, GPS arrastoa ez da nirea, hemen duzue jatorria. Nik ibilbidea arrasto hori jarraituz egin nuen, aldaketa txiki batzuekin, baina nire GPSak huts asko egin zituen Aitzondoko errekaren inguruetan eta nahasgarri gerta daitekeenez, jatorrizkoa aipatu dut hemen. Nirea ikusi nahi izanez gero, hemen ikus dezakezue.

Ibilbide luze xamarra da, baina zailtasun gutxikoa, era askotako bidetatik eta ingurune desberdin askotatik pasatzen dena. Aipamen berezia merezi du Aitzondoko ur-jauziak, hori baita ibilbideko gunerik ikusgarri eta basatiena, eta baita meategietako trenbide zaharreko tunelen pasartea, hura ere ikusgarria (tunel motzak dira, ez da bestelako argirik behar).

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi