Uharte-Arakil - Beriain - Unanue aldeko jaitsiera - GR 282

inaxio-k sortua, 2014, urria 21 - 19:57
Ibilbide mota Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Zailtasuna Zailtasun gutxikoa
Lurraldea Nafarroa
ABIAPUNTUA Uharte-Arakil
Eskema Uharte-Arakil - Beriain - Ihurbain - Unanu aldeko jaitsiera - Artzainen bidea - Uharte-Arakil
Lotuta »Beriain (mendi) »Uharte-Arakil (herria) »Ihurbain (mendi) »Uharte-Arakil - Beriain - Unanue aldeko jaitsiera - GR 282 (ibilbidea)
Gora-behera1100 m
Luzera15 Km
Iraupena5:00 - 6:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Uharte-Arakil - Beriain - Unanue aldeko jaitsiera - GR 282
Uharte-Arakil aldeko bidea

Ibilbidea Uharte-Arakilgo Itsasi auzoan hasi eta Kilometro bertikalaren arrastoa jarraitzen du lehenengo kilometroetan. Arrastoa nabarmena da. Hasieran ariztian barrena doa, aldapa handirik gabe, baina pagadira heldu orduko aldapa asko handitzen da eta ez du arnasa berritzeko betarik ematen gain aldera heldu arte. Kilometro bertikalaren bidea eta guk jarraitzen duguna lehenago bereizten dira: aldapa zakar batean gora egiten du kilometroarenak eta gureak aldapa leunagoak bilatzen ditu zeharbideak baliatu eta Ekialera joz. Zurezko poste batek seinalatzen du lekua eta jarraitu beharreko bidea biak bereizten diren lekuan.

Gain aldera helduz gero, eta lainoa ez bada, nabarmena da jarraitu beharreko arrastoa, tontorreko ermita urrutitik ikusten baita. Ihurbainera heltzeko nahikoa da Mendebaldera jotzea, amildegiek inguratutako bizkarrean behera, bizkar zabala gandor bihurtzen denean ere zailtasun handirik gabe jarraitu daiteke, txartelontzia topatu arte. Txartelontzia dagoen lekutik gertu gelditzen da Ihurbaingo korridorea, begiratu bat eman nahi izanez gero.

Unanue aldera jaisten bidea bilatu beharko dugu gero. Horretarako nahikoa dugu Ekialdera jotzea, altuera askorik galdu gabe, haren arrasto nabarmena topatu arte. Harritza bihurtutako bideetan behera jaitsi eta basora sartutakoan arreta pixka bat jarri behar dugu ze bide nagusia utzi eta nahiko arinak diren arrastoak (sasiak estu hartutako bideak tarte batzuetan) jarraituz heldu beharko dugu Artzainen bidera.

Handik aurrera nahikoa dugu GRaren bideari jarraitzea abiapuntura heltzeko.

Oharrak:

Wikiloc-eko GPS arrastoa ez da nirea. Nik alderantzizko norabidean egin nuen, belaun onak behar dira bestela aldapa piko hori dena jarraian jaisteko.

Irudiak

****

***

****

****

****

****

***

****

****

****

***

***

****

***

***

****

****

*****

***

****

****

***

****

****