Uraren koba koba

Jose·k

2014/12/14 - 08:24

Uraren koba
Uraren koba
©Jose (20140309)
1955 klik
Altuera:1057 m
Lurraldea:Arrasate
Mota: Koba

Udalaitzeko tontorretik gertu kokatutako kobazulo txiki bat da. Barrualdean, sapaitik jausten den ura batu eta biltegi batetara bideratzen da, iturri bat sortuz. Udako egun sargorietan, kobako freskotasuna eta ur tragoxka bat eskertzen du Udalaitzeko tontorrera arnasa berotuta iristen den mendizaleak. Jarlekuak ere badaude. Hamaiketakoa egiteko toki aparta da.

Komentariorik ez..

Near targets

Udalatx mendia (95 m.ra) · Koba haundi koba (197 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints