Skip to main content

Oberan eta Saratze (PR-Gi 1001) ibilbidea

inaxio·k

2015/01/11 - 11:34

Abiapuntua
Ugaldetxo
Zailtasuna
Zailtasun gutxikoa
Igoera metatua
675 m
Eskema
Ugaldetxo - Aparrain - Lizarregi - Untzue - Gorostegi - Oberan - Saratze - Argorri - Ugaldetxo.
Luzera
11.00 km
Iraupena
4 ordu
Lurraldea

Ugaldetxoko Jatetxetik abiatu eta pista zabal batean gora abiatzen da bidea. Ondo seinalatuta dago bidea. Basogintzarako pistak jarraituz helduko gara Lizarregiko lepora. Han Urdaburu aldera jo eta laster egingo dugu topo Urdaburuko itzulia egiteko erabiltzen den bidearekin. Bidegurutze horretan Ekialdera go behar dugu, Untzueko lepora doan bidean PRaren seinalei jarraituz.

Untzueko lepotik aurrera mendi bizkarrari jarraitu behar diogu, Hegoaldera. Hainbat gora-beheraren ondoren helduko gara Oberango gainera. Arreta jarri behar da gain horietan, eta PRaren marka zuri-horiak bilatu, tontorretik jaisteko bizkar egokia aukeratzeko, bestela okerreko lepora jaitsi zaitezkete.

Saratzeko tontorrean ere, PRaren markak bilatuta, Urumea aldera jaisten den aldapa luzean behera egingo dugu, Argorri baserriaren inguruetaraino heldu arte. Han PR seinaleek Urumeatik gehiegi aldendu gabe eramango gaituzte abiapuntura, Ugaldetxora, gero eta pista zabalagoetan barrena.

Bidean ikusi beharrekoak
Oharrak
Ibilbidea ez da nirea, Wikiloc-eko esteka jarraitu jatorria ikusteko.

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi