Skip to main content

Frain Lesakatik ibilbidea

inaxio·k

2015/04/04 - 12:17

Abiapuntua
Lesaka
Igoera metatua
500 m
Eskema
Lesaka - Ziobiko bizkarra - Frain - Igantzi aldeko bizkarra - GR bidea - Lesaka
Luzera
8.00 km
Iraupena
4 ordu
Lurraldea

Lesakatik abiatzerakoan eliza bilatu behar dugu, haren aldamenetik abiatzen baita bidea. GR11aren arrastoak ere topatuko ditugu inguruetan, eta haiei jarraituz igoko dugu hilerriko aldapa. Hilerriaren inguruetan rotonda txiki bat topatuko dugu; hura eskubitik inguratu eta, bai, porlanezko aldapa gogorrari ekin behar diogu, GRaren arrastoa ezkerrean utzita. Horiek dira eguneko aldapa gogorrenak. Aldapan gora eginez ezker aldetik porlanezko bide zabalago batekin egingo dugu topo. Gora eginez jarraitu eta laster egingo dugu topo ezker aldetik abiatzen den lurrezko pista garbi batekin. Hari jarraitu behar diogu Fraingo iparraldeko hegia inguratuz mendiaren bizkarrera heldu arte, laster-bideak utzita (gain aldean sasia eta otea gailenduta dago tarte batzuetan eta hobe da bideari jarraitzea).

Bidezidor nabarmen batek zeharkatzen du gailurra. Bidezidor horri jarraituz egingo dugu topo lehendabizi porlanezko gurutze zarpail batekin, basoa atzean utzita. Gora jarraitu eta tontorreko antenatara igotzen den errepidearekin egingo dugu topo gero. Bihurgune horren gainean dago hain zuzen txartelontzia jasotzen duen harkaitza. Gorago antenen instalazioak desitxuratutako gaina besterik ez da gelditzen. Bada bertan inguruetako mendiak seinalatzen dituen mahai bat.

Tontorretik Hegoaldera jota pista zabal batek Igantzi inguruetara eramango gaitu, sigi-saga batzuk eginez. Lehenengo etxearekin topo egitean (ur-biltegi bat dauka aldamenean), eskubi aldera jotzen duen bide nagusiari jarraituko diogu. Eskubira egingo dugu hurrengo bidegurutzean ere, eta han GR bide baten arrasto zuri-gorriekin egingo dugu topo. Arrasto zuri gorri horiei jarraituz itzuliko gara Lesakara (hasieran gora egiten du bideak).

Bidean ikusi beharrekoak
Oharrak
Ibilbidea ez da nirea. Ni lasterbide batetik saiatu nintzen igoeran eta nahiko bide zikina topatu nuen.

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi