Zurazkun

zuriain-k sortua, 2016, iraila 9 - 12:51
Garaiera 1199 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.641211, Y.4749688
WGS84 42.884883 N, -1.272076 E.
Beste izenak Morro de la Mosquera
Abiapuntuak Azparren, Oroz Betelu
Gertu Azparrengo elorria zuhaitz aparta, Urrizkain mendia, Learpuru mendia, San Martin eliza, Mendibeltz mendia, Bozporro mendia, Maitza mendia.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak Euskal Mendiak.
images
Zurazkun
Zurazkungo gailurra ©zuriain

Azparren eta Oroz Betelu artean gailentzen den goi-ordokian, hainbat haitz nabarmentzen dira larre zabal eta baso ederren artean. Batzuetan ez da guztiz erosoa gailur hauetara iristea, lapiazek, landaretzak eta biderik ezak ozpotatuko baitizkigute urratsak. Nekeak mereziko du, ordea, Aretako mendien bazter hauek ezagutzeaz gain, paisaia erabat irekiak miretsiko baititugu tontorretatik.
Mendi honen azken metroak ez dira errazak, harriak eta ezpelak elkar hartzen baitute gure botak oztopatzeko, baina badirudi hoberena dela Urrizkaingo lepotik abiatzea, alde horretan bidexkak aurkituko baititugu gailurreraino arazo handirik gabe eramanen gaituenak. Emozio handiagoa nahi baduzue, iparretik sartu (ikus gure tracka) eta eskalada erraz baina zirraragarri bat eginen duzue.

Irudiak

****

***

***

***

****

***

Lotutako orriak