Basatxu eta Santa Ageda arteko errepidetik Arrolatzara La Llana inguratuz ibilbidea

Jose·k

2017/02/19 - 09:58

1439 klik
Abiapuntua: Basatxu eta Santa Ageda arteko errepidea
Zailtasuna: Erraza
Igoera metatua:285 m
Eskema: Basatxu eta Santa Ageda arteko errepidea – Arrolatza
Luzera:4.10 km
Iraupena: ordu 1 30 minutu
Ibilbide mota: Joan-etorria bide beretik
Lurraldea:Barakaldo

Basatxutik Santa Agedara doan errepidetik, Santa Ageda baino 400 m inguru lehenago, porlanezko bide bat abiatzen da. Toki hau da ibilbidearen hasiera puntua. Bide honek iparralderantz jotzen du aurrena, eta pixkanaka altuera hartzen du, aldi berean ezkerretara eginez. La Llana bezala ezagutzen den muinoa inguratzen da.

Bideak eskuinera bihurgune bat hartzen duen tokian, ezkerretara langa bat dago, eta zuzen-zuzen oso zapalduta dagoen bide bat habiatzen da. Bide horretatik jarraitu behar da. Mendi-bizkarrera eramaten du. Gain txiki bat pasatu ondoren, zertxobait jaisten da, lepo batetara. Bide asko elkartzen diren bidegurutze bat da. Hasierako bide zabalarekin lotura bat ere badago, lepotik gertu pasatzen baita.

Azkenengo malda aldapatsu eta luzea baino ez da falta. Zuzen-zuzen igo behar da suebakitik, eta ia goian eskuinera egin behar da, Arrolatzako tontorraren bereizgarria diren haitzetara iristeko.

Wikiloc IDa: 16467631
Txartelontzia
Arrastoa:
EranskinaTamaina
Arrolatza.gpx46.26 KB

Komentariorik ez..