Bikotzganetik Garaigortara ibilbidea

Jose·k

2017/09/09 - 07:59

1070 klik
Abiapuntua: Bikotzganeko atsedenlekua
Zailtasuna: Zaila
Igoera metatua:150 m
Eskema: Bikotzganeko atsedenlekua – Garaigorta
Luzera:3.00 km
Iraupena: ordu 1 15 minutu
Ibilbide mota: Joan-etorria bide beretik
Lurraldea:

Bikotzganeko atsedenlekutik abiatuta, errepidetik tartetxo bat egin behar da Orozko alderantz. Mendatearen seinalea pasatu eta laster, langa bat gainditu eta eskuinerantz abiatzen den bidea hartu behar da. Muino bat ezkerretik inguratzen du bide honek, pinu landaketen artean. Ondoren altuera pixka bat galtzen du, eta berriz ere igotzen hasi eta laster, bide hau utzi behar da, ezkerrerantz maldan gora abiatzen den bidezidorra hartzeko.

Bidezidor honek ezkerraldeko magalera eramaten du, eskuinaldeko malkarrak ekiditeko. Euria egin badu lokaztuta egon daiteke lehenengo zatia. Belar eta lurrezko tarteari haitzak hartuko dio lekukoa laster. Tontorrera iristeko ez da asko falta, baina oso autsita dagoen lapiazean zehar bide zuzena aurkitzea ez da erraza, eta nekez egiten da aurrera tarte honetan harri-pila eta pintura marka apur batzuen laguntzaz.

Wikiloc IDa: 19623983
Bikotzganeko atsedenlekutik ikusita
Arrastoa:
EranskinaTamaina
Garaigorta.gpx22.24 KB

Komentariorik ez..