Arburuko Kaskoa

zuriain-k sortua, 2018, martxoa 26 - 12:33
Garaiera 932 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.604363, Y.4766087
WGS84 43.038444 N, -1.720119 E.
Abiapuntuak Eltzaburu, Orokieta
Gertu Zardaiko Kaskoa mendia, ZAMATEGI tumulua, MUGASORO trikuharria, ZASPITURRI (Zardai) tumulua, PITXORTZAR 2 erdi trikuharria, PITXORTZAR 1 ekialde trikuharria, PITXORTZARKO GAÑA 3 trikuharria, Otsarte mendia, ZUMARDENA trikuharria.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak Euskal Mendiak.
images
Arburuko Kaskoa
Arburuko Kaskoko gailurra ©zuriain

Mortuako pagadi amaiezinetan murgilduriko bizkar luze bat dugu Arburu, Egiluzko lepo luzeak Aitzarbil ezagunagoarekin loturik. Inguru honetan pista eta bide ugari egonik, eta basoak ezin garbiagoak badira ere, komeni da orientatzeko tresnak eramatea, batez ere udan, hostoek paisaia erabat estali eta galtzeko arriskua areagotzen dutenean. Eguraldi kaskarrarekin ere ezinbestekoa izanen da bruxula, mapa edo GPSa eramatea. Trukean, kondairazko baso hauetan ibiltzeko esperientzia izanen dugu.

Irudiak

***

***

***