Altuera:752 m
Zerrenda:Euskal Mendiak
Abiapuntuak:
- Ubitarteko aparkalekua
- Aitzarteko harrobiak
Lurraldea:Nafarroa
Altzaniako mendi oihantsuen oinetan, Etzegarateko mendatearen errepidearen alboan, Auntzetako Harriaren gandor zorrotza ikus daiteke. Urteen poderioz harrobiak mendia jaten joan dira, eta egun ez da gauza handirik geratzen. Hala ere, gailurra oraindik altxatzen da basoa eta instalazioen gainean, baina arrisku kartelek iradoki bezala, ez da oso segurua gailur eder honek luzaro irautea. Kontuz ibiltzeko kartela gorabehera, guk ez genuen arriskurik topatu, iparraldeko lepotik abiatuta. Hori bai, hobe duzue jai egun batean joan.
Komentariorik ez..
Near targets
Arbotonaundi mendia (652 m.ra) · Erkudengo ermita eraikina (727 m.ra) · Aizkaiako Haitza mendia (922 m.ra) ·
Beste mapatan ikusi