Skip to main content

Maidalena mendia

Lagrole·k

2019/11/30 - 08:44

Tontorra | ©Lagrole (20191124)
Altuera
795 m
Beste izenak
La Madeleine
Zerrenda
Abiapuntuak
Atharratze

Oso gertu (< 1.000 m)

Magdalena ermita (205 m.) · MADELEINE tumulua (495 m.) ·

Ibilbideak

Komentarioak

  • account_circle

    Lagrole·k bidalia 2019·ko Abenduaren 4·an - 08:26etan·an

    Kaixo Mendizaleok!
    Txango hori oso erraza da, Sustari (edo Züstari) lepotik.
    Hastepenean, bide zahar basoan ondotik, gandorrara buruz joan.
    Asken malda asfaltik saihestzen du tontorreraino.
    Ermita XV mendekoa da, erromatarren aurreko eraikuntza baten gainean egina (1)
    Honela abesten diote Maria Maidalenari (testu Xiberoko horren itzultzeko, zure laguntzaren beharra badut!!):
    "Maria Maidalena, Uhüre deizügü,
    Sainta photeretsia, Othoizten zütügü.
    Gure aitek, bets ' ordüz.
    O Sainta handia, zeizien comendatü,
    Xibero herria.

    Zure eskü eztiak
    Gure herriala
    Khorpittz arimen hunak
    Jaitz eraz ditzala.

    Egizu bekhatutik
    Begira gitian,
    Izateko zurek
    Zeluko lorian

    FRANTSESEZ (inguruko itzultzea!):
    "Maria Maidalena, nous t’appelons
    Nous prions ta puissance sacrée.
    Nos pères pendant des heures (??)
    O grande Sainte, t’ont recommandé
    le Pays de Soule.

    Tes mains douces
    guident les âmes
    de notre peuple
    et les détachent de leur corps.(??)

    Tu as commis des péchés
    Mais lorsque tu nous regardes (??)
    Nous sommes avec toi
    Dans les jardins du ciel".

    (1) Han berean, "Herauskorrixe" (Herauscorritse) izeneko jainkosa bati buruzko inskripzio bat aurkitu zuten. Jatorrizkoa Atharratzen da.

  • account_circle

    JAG·k bidalia 2019·ko Abenduaren 20·an - 17:16etan·an

    Leku zoragarria, benetan. Ikuspegi zabala eta bikaina. Letra polita da eta ondo ulertzen da, baina batuaz nahi baduzu, norbaiti erraztearren, honela litzateke:

    Maria Maidalena, ohore degizugu (ohore egiten dizugu),
    santa boteretsua, otoizten zaitugu (otoitz egiten dizugu).
    Gure arbasoek, beste orduz (garai batean),
    o santa handia, zizuten gomendatu
    Zuberoa herria.

    Zure esku eztiak
    gure herrira
    gorputz-arimen onak
    jaitsaraz ditzala.

    Egizu bekatutik
    begira (babestu) gaitezen,
    izateko zurek[in]
    zeruko lorian (zeruko poz handian).

    Batuaz jarri dut, eta, hala ere, kako artean azalpenen bat eman dut; esamolde batzuk, batuaz onartuta egon arren Iparraldekoak direnez, hobeto ulertze aldera. Kortxete artean nik gehitutakoa dago, zerbait falta zelakoan.

    Jon

  • account_circle

    Lagrole·k bidalia 2019·ko Abenduaren 22·an - 20:23etan·an

    Milesker anitz Jon, zure laguntza baliotsa da, zinez!
    Bizpahiru itzulpen hutsak badira ene testuan..
    Milesker berriz

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Magdalena ermita (205 m.) · MADELEINE tumulua (495 m.) ·

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi