Orhi Alupiñatik

Xabiaram-k sortua, 2020, otsaila 8 - 18:11
Ibilbide mota Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Zailtasuna Zaila
Lurraldea Larraine
ABIAPUNTUA Galharrea
Eskema Galharrea-Millagateko Lepoa-Thartapunta-Xazpigaña-ORHI (2017m)-Alupiña-Ezpatagaña-Burkegi-Galharrea
Lotuta »Orhi (mendi)
Gora-behera1664 m
Luzera17 Km
Iraupena6:00 - 8:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Orhi Alupiñatik
Orhi (2017m) tontorra

(2019-08-17) Egun pasako mendi ibilaldia Euskal Pirineoetako mendi handi batean.
4 orduko igoera + 1 orduko atsedenaldia + 2,5 orduko jeitsiera.

Ibilaldia Larraine aldean, Organbidexka mendatearen oinetan abiatzen da. Autoa uzteko bazter bat ere egoten da. Errepide ondoan pista bat abiatzen da basoan barrena. Malda handi batekin abiatuko gara Orpüne aldetik gora, bidea nabaria da eta ez du zailtasunik jarraitzeko.
Gero pagadi baso nahiko itxian ibiliko gara. 1050 metroko garaierara iristean errekasto bat zeharkatuko dugu eta aurrera jarraitu bidezidorrean gora Belatz Olatze gainaldera iritsi arte, hemen ehiztari postu batzuk ikusiko ditugu, malda handiko tarte batzuk pasa eta Thartapünta mendiaren azpitik doan bidezidorrari jarraituz Millagaate lepoara (1444m) helduko gara. 2 ordu eta 850 metroko desnibela.

Jarraian Thartapünta (1526m) tontorrera igoko gara eta hegoaldetik jeitsi zelaian behera, Xaxpigaña (1768m) mendiari ekiteko. Lasai hartu beharreko tartea hau ere, baina gozagarria giro onarekin, malda onean gora tontorra zapaldu arte. 400 metroko desnibela. 1 ordu.

Jadanik Orhi (2017m) igotzea besterik ez zaigu gelditzen, lehenik Alupiñako arraila gainditu beharko dugu, bi bide daude pasatzeko, gandorretik arriskutsuena dena, eta iparraldetik, arrisku gutxiagokoa, nik bigarren hau egin nuen. Xaxpigañatik Alupiñako iparreko zokora jeitsiko gara eta hortik gora ekin, langa bat pasako dugu, eta hemendik aurrera zuzen jarraitu behar da Orhiren mendebaldeko gandorretik doan bidezidorrean gora. Igoera tarte hau ere oso polita da. Ordubete eta 300 metroko desnibela.

Behin tontorrean, ohiko argazkiak egin, atsedena hartu eta zerbait jateko une egokia. 1 ordu.
Bazkal ondoren beherako bideari ekin behar zaio. Oraingoan Alupiña aldetik jeistea erabaki nuen, horretara mendebaldeko gandorrean behera egiten dugu Alupiñako langara arte, hau pasa eta beherantz jarraituko dugu Ezpatagaña mendiaren aurrera, ez dugu igoko, ondotik pasa baizik eta Orhiren iparreko magaletik zeharka doan bidezidorrari jarraituko diogu Mendiolatze aldera, Erroimendi mendatearen ondoraino.

Erroimendi ondoan errepidera irtengo gara tarte labur batez Burkegiko zelaigunera iritsi arte, hona sartu eta beherako sendari jarraituko diogu pagadian Aitxun aldera, Ordaixa Gaina iturria ere bidean aurkituko dugu. 650 metroko garaierara iristean mendebalderako pista bat hartuko dugu Galharrea bordara daramana, borda pasa eta goizean abiapuntu bezala erabili dugun tokira iritsiko gara erreka zeharkatu ondoren.

Irudiak

***

***

***