Lazkueta mendia

zuriain·k

2020/07/09 - 09:14

Lazkuetako buzoia
Lazkuetako buzoia
©zuriain (2020-07-09)
2 klik
Altuera:1.123 m
Mendialdea:Entzia
Abiapuntuak: Opakua
Lurraldea:Nafarroa

Entzia barreneko gain ezezagun samarra dugu Lazkueta, nahiz eta jende asko hurbil igarotzen den markaturiko bidetik. Mendiko txartelontzia bide horretan topatuko dugu, baina ez dago benetako tontorrean. Seguruenik toki panoramikoa bilatzea izan zen bai buzoia jarri zutenen bai garai bateko mendi katalogoaren egileen arrazoia gailurra hego-mendebaldeko harri batean jartzeko, 1087 metroko kota batean.
Benetako gailurra pagadiaren bihotzean dago, karst zabal baina ez guztiz deseroso baten erdian, eta ez du ikuspegirik batere. Merezi du baso hauetan paseatzea, eta kareharriak hartu dituen forma ederrez gozatzea.

Komentariorik ez..

Near targets

Iguaran koba (759 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

1·tik 41·ra, 41 guztira