Ozin

zuriain-k sortua, 2020, uztaila 22 - 11:59
Garaiera 704 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.609800, Y.4755339
WGS84 42.940911 N, -1.655499 E.
Beste izenak Ozingo gaina
Abiapuntuak Gaskue, Latasa, Erripa
Gertu San Esteban eliza, Gaskue herria, San Martin eliza, San Juan Evangelista eliza, San Martin eliza, Txutxurru mendia, Ollargain mendia, San Sebastian ermita.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak Euskal Mendiak.
images
Ozin
Ozin ©zuriain

Arraldegaina-Itxondoa katea Gaskueko errekak etenda amaitzen da hegoaldean, eta berriz ere Ozingo gainean altxatzen da. Mendi isolatua da, bi gailurrekin. Mendebaldekoa 689 metrokoa da, eta Aizpea du izena. Ekialdekoa da altuena, 704 metroekin. Oihan itxi samar batek estaltzen du mendia, eta batzuetan ez da erraza bidexkak aurkitzea, abererik ez gizakirik ibiltzen ez direla seinale. Hala ere, ez dugu oztopo gaindiezinik topatuko. Itxura borobila izan arren, harrizko gandor polit batek gainalde osoa zeharkatzen du, batzuetan balkoi txikiak osatuz paisaia ikusteko aukera ematen dutenak.

Irudiak

***

***

***

***

***

***

***

****

***